CHARLES DE FOUCAULDEN OTOITZA

Charles de Foucauld Santua
Irudia: Viviersko Elizbarrutia
Ene Aita, Zugan uzten dut nere burua.
Egizu nigan Zuk nahi duzuna.

Nigan egiten duzuna, dena dela ere, eskertzen dizut,
edozertarako prest nago,
guztia onartzen dut.

Nigan eta Zure sorkari guztietan Zure nahia egin dadila,
ez dut besterik nahi, ene Jainkoa.

Zure eskuetan jartzen dut nere arima,
nere bihotzeko maitasun osoaz
ematen dizut, ene Jainkoa,
maite zaitudalako,

eta nere burua maitasunez eskeintzea,
Zure eskuetan neurririk gabe
eta amaigabeko konfiantzaz jartzea besterik ez dut atsegin,
Zu nere Aita zarelako.

Itzulpena: Erlijioa Nafarroan – Religión en Navarra

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Otoitzak euskaraz, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario