ZERTAN OINARRITZEN DA PERTSONAREN DUINTASUNA?

Giza pertsonaren «duintasun mugagabea»

Fedearen Doktrinarako Kongregazioak plazaratatuko Duintasun mugagabea adierazpenaren arabera, giza duintasuna pertsonaren berezko izatean oinarritzen da. Hortaz, ez dago baldintzen, ekintzen, gorputzaren edo psikismoaren osotasunaren, zein edonolako egoeraren menpe. Horregatik, Adierazpenak oroitarazten du Juan Pablo II.ak «duintasun mugagabeaz» mintzatu zela (Angelusa desgaitasuna daukaten pertsonekin Osnabrückeko Katedralean, 1980.eko azaroaren 16a).

Photo by Pixabay on Pexels.com

Egi hau, agiri honek dioenez, giza arrazoimenarekin (fedearen laguntzarik gabe) ezagutu daiteke eta pertsonaren lehentasunaren eta eskubideen oinarria da. Izan ere, filosofikoki, arrazoimenaren erabilera hutsez, uler baitezakegu pertsona egiten gaituena izatea bera dela eta ez izaera, ezaugarri edo jarduera jakin bat.

Hala, klasikoki gizakia «animali arrazoidun» bezala definitu izan arren -hori da berez gizatasunaren ezaugarria-, «pertsona» izenak ez du adierazten gizakien artean komuna dena, baizik eta pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina egiten duena. Horixe da, hain zuzen ere, pertsona bakoitzak bere izen propioa eta duintasun berezia izateko arrazoia. Milioika gizaki dago munduan, baina hauetako bakoitza bakarra eta errepikaezina da bere banakotasunean. Are gehiago, existitzen diren gizaki guztiak berdinak dira gizatasunean (zer), baina giza pertsona bakoitza desberdina eta bakarra da bere pertsonatasunean (nor).

Bestalde, giza izaerarekin lotzen diren jarduerak, pentsatzea adibidez, maila desberdinetan egin daitezke ala ez egin (lotan gaudelarik, konortea galtzerakoan, haur txikiak garenean, zaharrak, etab.). Hau dela eta, jarduera hauen ezin dira izan pertsona bezala osatzen gaituena. Izan ere, bizitzan zehar aldaketa fisiko eta intelektual asko eman arren, pertsona berbera gara. Aldaketa guztien azpitik, subjetu berbera dago, nortasun pertsonal berbera.

Photo by Pixabay on Pexels.com

Honetaz guztiaz gain, kristau-errebelazioak duintasun ontologiko (ontos, grekeraz, izatea da) hau berresten eta azpimarratzen du. Aipatzen baitu giza pertsona Jainkoaren irudiko eta antzeko egina eta Kristok salbatua dela. Honek esan nahi du gizakiak ez daukala soilik Egilearen aztarna edo arrasto bat (ekintzaile orok bere obran uzten duena, artistak bezala), baizik eta, izate izpirituala denez gero, Jainkoaren izatean maila berezi eta handiago batetan parte hartzen du. Trinitate Santuaren irudiko izaki, pentsa eta maita dezake eta, beraz, gainontzeko izakiak ez bezala, Jainkoarekin komunikazioa eta harremana izan dezake.

Oraindik gehiago. Kristo Jesusek, Jainkoa gizaki eginak, gizaki bakoitzaren alde bizia eman du. Honela, pekatuak zauritutako giza natura berrezarri (erruak lausotutako irudia) eta baztertutako guztiekin bat egin du. Honen ondorioz, gizakia Jainkoaren seme edo alaba izateko mailara jaso du: gizakiek Jainkoaren barne bizitzaz biziten baitira graziaren bitartez.

Horregatik Elizaren konpromezua pertsona guztiekin, batipat ahulenekin eta gaitasun gutxienekoekin. Aipatu duintasuna orain 75 urte bete dituen Giza Eskubidean Aldarrikapen Unibertsalean bildu zen. Urtemuga hau baliatuz, Elizak bere betiko ustea berresten du, hau da, gizaki orori, Jainkoak egina eta Kristok salbatua den heinean, bere ezin urratuzko duintasunagatik, aitorpena, errespetua eta maitasuna zor zaiola.

Elizak pertsona guztien eskubideak sustatu ditu beti. Modernitatean, alderdi hau oraindik gehiago azpimarratu du Elizak. León XIII.etik (Rerum novarum, 1891) Vaticano II. Kontzilio (Dignitatis Humanae, 1965) arteko Iraspena besterik ez da ikusi behar. San Pablo VI.ak honela esaten zuen: «giza pertsonari buruz ez dago Elizaren antropologia bezalakorik, norbanako bezala eta baita bere originaltasunean, duintasunean, eskubideen ukiezintasun eta aberastasunean, sakratutasunean, hezigarritasunean, garapen osorako asmoan eta hilezkortazunean ere» (Audientzia orokorra, 1968.ko irailaren 4a).

San Juan Pablo II.ak, 1979.an, Pueblako Hirugarren Gotzaien Batzar Latinoamerikarrean zera baieztatu zuen: «giza duintasuna Egilea larriki iraindu gabe mespretxatu ezin daitekeen balio ebanjelikoa da. Norbanakoaren mailan, duintasun hau askatasuna, Erlijioa izateko eskubidea, osotasun fisiko eta psikikoa, oinarrizko ondasunak, bizitza bezalako balioak aintzat hartzen ez direnean ukatzen da» […].

2010.ean, Benedicto XVI.ak esan zuen pertsonaren duintasuna «oinarrizko printzipio bat dela, gurutziltzatu eta piztu den Jesukristorenganako fedeak betidanik defendatu duena, batez ere subjetu xehengan eta babesgabeengan errespetatzen ez denean (Biziaren Akademia Pontifizioaren Batzarrako parte hartzaileei zuzendutako hitzaldian ,2010.ko otsailak 13). Beste behin, ekonomialariei mintzatuz: «ekonomia eta finantzak ez dira berekiko existitzen; tresnak besterik ez dira, bide bat. Beraien xedea giza pertsona eta honen garapen osoa duintasunean da. Hau da salbatu behar den kapital bakarra» (Europako Kontseiluaren Garapenaren Bankuaren bileran bildutakoei hitzaldia, 2010.aren uztailaren 12a).

Bere aitasantuza hasieratik, Frantzisko Aita Santuak Elizari eskatu egin dio «gizaki bakoitza infinituki maitatzen duen Aita bat aitortzea» eta «horrekin duintasun infinitu bat ematen zaiola deskubrizea» (Evangelii gaudium Deialdi apostolikoa, 2013.ko azaroaren 24a). «Giza pertsona bakoitzaren duintasuna aitortuz, guztion artean anaitasuna desio bat munduan sortaraz dezagun» (Fratelli tutti 3 2020.ko urria). Frantzisko Aita Santuaren arabera, «Jesukristoren Ebanjelioan dago giza duintasun eta anaitasun iturburu hori», (Ibidem, 277 zbk.), baina uste honetara arrazoimena hausnarketa eta elkarrizketaren bidez iritsi daiteke, «bestearen duintasuna egoera guztietan errespetatu behar delako, guk ez baitugu sortzen edo suposatzen besteen duintasuna, baizik eta beraiengan gauza materialak eta egoerak gainditzen dituen balio bat dagoelako, beste modu batean tratatzea eskatzen dute. Gizaki orok ezin bortxatuzko duintasun bat daukala edozein kultura aldaketa baino haratago dago, hau da, giza naturarekin bat datorren egia da» (Ibídem, 213. zbk.). Egiazki, ondorioztazen du Frantzisko Aita Santuak, «gizakiak, historiako edozein garaitan, ezin bortxatuzko duintasun berbera dauka eta, baldintzak edonolakoak izanda ere, inork ez dauka uste hau ukatzeko edo uste honen arabera ez jokatzeko autoritaterik» (Ibídem, 213 zbk., Frantziskok aipatuta, “Giza eskubideak mundu garaikidean: lorpenak, hutsegiteak, ukazioak” nazioarteko Konferentzian parte hartzen zutenei zuzendutako Mezua 2028.eko abenduaren 10a,: L’Osservatore Romano, 2018.eko abenduaren 10-11).

Religión en Navarra – Erlijioa Nafarroan

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario