MENDEKOSTE EGUNEKO SEKUENTZIA: «ZATOZ ESPIRITUA»

Dove Holy Spirit Annunciation Andrea della Robbia

Mendekoste eguneko sekuentzia Espiritu Santuari eskeinitako otoitzik zaharrena dugu. Dohai handi hau eskatzeko erabiltzen da. Hortaz aparte, apostoluengana jeitsi zen lehenbiziko aldia oroitzeko edo berriz bizitzeko aukera da ere bai. Izan ere, Mendekoste Festaburuak gertakari hau ospatzen du: Pazko Igandetik (Jesusen Piztuera egunetik) 50 egunetara ikasleek eta Ama Birjinak Espiritua jaso zutenekoa (ikus Apostoluen Eginak, 2. kapitulua).

Espiritu Santuarengandik jasotako indarraz baliatuta, apostoluek Ebanjelioa hots egiteko kemena eta ausardia izatera pasa ziren. Honela, Kristoren agindua jarraituz, jende guztiei Berri Ona helarazi zioten.

Mendekoteko Festaburua une aproposa da guztiok bihotzak eraldatzen dituen Maitasun-Pertsona honen Dohaia eskatzeko.


Zatoz, bai, Gogo Guren

eta bidal zerutik
Zure argi izpia.
Zatoz, gaixoen aita,
zatoz, dohain emaile,
zatoz, bihotzen argi.

Poz emaile bikaina,
etxelagun atsegin,
sargorian haize pin.
Lan artean atseden,
nekean aringarri,
malkoetan pozgarri.

Bete, argi dohatsu,
zintzoen bihotzeko
zirrikurik barnena.
Zure laguntza gabe
ez du gizakiak ezer,
ez du ezer on denik.

Garbi, zikin dagoena,
busti, lehor dagoena,
zauriak oro senda.
Zurrun dena bigundu,
makur dena zuzendu,
hotz dagoena berotu.

Zugan uste on duten
zintzoei isuri
zazpi dohain zerutik.
Zintzo saria eman,
osasun hil artean,
poza betierean.

Amen. Aleluia.

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Otoitzak euskaraz, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario