Elizbarrutiek antolatutako Simposioak adituak eta erakundetako ordezkariak bilduko ditu
Euskadiko hiru elizbarrutietako hezkuntza idazkaritzek Erlijio Ikasgaiaren inguruko Simposioa egingo dute Donostiako Miramar Jauregian, otsailaren 2an. Irakasleak eta adituak bilduko ditu eta halaber, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta Hezkuntza Ministeritzako ordezkariak gonbidatuta daude.
Topaketaren helburua, erlijio ikasgaiak lehen eta bigarren hezkuntzan eskaintzen dituen onurak eta ekarpenak azaltzea eta haur eta nerabeen heziketa orokorrean ikasgai onek duen garrantziaz gogoeta sakona egitea da.
Egitaraua:
09:00 Harrera eta Aurkezpena
– On Jose Ignacio Munilla, Donostiako Gotzaina. Inaugurazio hitzaldia.
– «Erlijio ikasgaiaren ahultasun eta sendotasunak, Europako ikuspegitik». Carlos Esteban Garces (La salle Unibertsitateko erlijio Pedagogiaren irakasle titularra eta erlijio irakaskuntzaren Europa Foroko idazkari nagusia)
– Atsedenaldia: Kafea
– Kontzertua
– «Traszendentziaren zentzuan hezi». Fancesc Torralba (Ramon Llull Unibertsitatean Filosofia Katedraduna eta Aita Santuaren Vatikanoko Kontseilukide)
– Bazkaria
– Mahai ingurua: Jose Ignacio Munilla Gotzaina, Aitor Bilbao Kristau Eskola, Carlos Esteban Garcés, Frances torralba)
– Bertaratutakoekin elkarrizketa
18:00 Amaiera
Gonbidatuak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Hezkuntza ministerioa
IZENA EMATEKO EPEA URTARRILAREN 28AN AMAITZEN DA
Prezioa, bazkaria barne, 30 EURO
Iturria: www.elizagipuzkoa.org
Gehiago irakurri:
Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo
Erlijio heziketarako eskubidea
Pingback: JUAN ANTONIO MARTINEZ CAMINO: “ERLIJIOA, ETIKA ETA ESKOLA” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: AURRESKU EN EL SIMPOSIO SOBRE LA ASIGNATURA DE RELIGIÓN EN SAN SEBASTIÁN / ERLIJIO-IKASGAIAREN SINPOSIOKO AURRESKUA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN