Donostiako Gotzainak ustelkeria kasuak gogor salatu ditu eta horren ondorioz zinismoan ez erortzeko, gure kontzientzia eta Jainkoarenganako sinesmena eta fedea behar-beharrezkoak ditugula azpimarratu du.
San Sebastian eguneko Meza Nagusian, donostiarron Zaindaria jarraitzeko eredutzat jo du; hark, erregaliaz betetako bizitza erosoari uko egin eta bere kontzientziari kasu eginez Jainkoari jarraitzeko erabakia hartu zuen.
Gure Gotzainak ustelkeriaren aurrean zintzotasuna eskatu die donostiar eta gipuzkoarrei.
Iturria: www.elizagipuzkoa.org