LOMCEk ERLIJIO-IKASGAIAREN ORDUAK MURRIZTEAGATIK KEZKATUTA DAUDE GOTZAIAK

Gotzaien Batzarrako idazkari orokorra eta bozeramailea den Jose Maria Gil Tamayok LOMCEk Erlijio-ikasgaiaren ordutegia erdira murrizteagatik apezpikuak kezkatuta daudela baieztatu du.

    «Garapen zehatzaren orduan, adibidez, ordutegietan, Ceuta eta Melillan eta zenbait autonomi erkidegotan erlijio-hezkuntza erdira murriztu izan da, LOErekin alderatuz. Honek kezkatzen gaitu eta kontutan har dadin saiatzen ari gara. Forma aldetik eskubide bat ezagutzen da baina praktikara eramaterakoan, eskola ordutegian behintzat, gutxitu egiten da ia ezinezkoa bihurtuz», ohartarazi du Gil Tamayok Gotzaien Batzarraren Jarduera Memoriaren aurkezpenaren bukaeran.

   Horregatik, Gotzaien Batzarretik, agintari eta administrazioen aldetik «Eliza eta Estatuaren arteko Akordioek dioten bezala, oinarrizko ikasgai baten araberako eskaintza Batxilergoan eta baita DBHn eta Haur Hezkuntzan ere» izan dadin eskatzen dute.

   Gainera, hau zuzendu ezean, «bere karga lektiboa bete ezin izango duten irakasle kopuru bat egongo dela» abisatu du -Erlijioko orduak erdira murriztu izanagatik- eta, bere ustez, Erlijio-irakasleen arteko «langabezia areagotzeko modu bat izango litzateke».

   Gil Tamayok Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak eta beste konfesio batzuekin sinatutakoak direla eta, «gurasoek seme-alabak beraien moral- eta erlijio-uste sendoen arabera hezitzeko eskubide konstituzionala daukatela» oroitarazi du. Eta hau da, azaldu duen bezala, araututako hezkuntzan erlijio-hezkuntzararen presentziari «estaldura juridikoa» ematen diona.

   Hala, LOMCEk «printzipioen aitorpen garrantzitsu bat egin arren» -Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak errespetatzeko asmoa-, praktikan eskubide hori «gutxituta» geratzen dela ohartarazi du.

Iturria: www.pnreligionenlaescuela.blogspot.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio