Juan Antonio Martinez Caminok, Gotzaien Batzarraren bozeramaileak, datorren hezkuntza legeak Batxilergoan Erlijio Katoliko-ikasgaia «era justuago batean» tratatu dezala eskatu du. Bere aburuz, etapa honetan ikasgai honen eskaintza «ez da argia».
27/06/13
Gotzaien Batzarraren Komisio Iraunkorraren ondoko prentsaurrekoan, Martinez Caminok Batxilergoan ikasgai honen tratamendua «hobetu daitekeela» azaldu du. Estatua eta Aulki Santuaren arteko Akordioek ikasgaia aukera librekoa izan dadila esaten dute. Baina «libreki aukeratu ahal izateko eskeini beharra dago eta hori ez dago argi Batxilergoan«. «Gotzaien Batzarra ez du behin ere Erlijio-ikasgaia derrigorrezkoa izateko asmorik izan» argitu du Martinez Caminok. Hala eta guztiz ere, Batxilergoan ikasgai hau eskeintzeko erabakia «autoritate administratibo edo akademikoen esku geratzen dela» deitoratu du. Eta, bere iritziz, hau «hobetu behar da».
Hortaz gain, Erlijio-irakaslearen estatutuaz mintzatu da. Bere esanetan, Lomceren zirriborroan «berdin mantentzen da». «Komenigarria da legeak estatutu hau espezifikoa dela argitzea», erlijio irakasleek, Konstituzio Auzitegiak 2007ko epai batean ezagutzen duen bezala, «prestakuntza berezia» daukatelako.
Orohar, Martinez Caminok «iritzi ona eman du» Erlijio Katoliko-ikasgaiak Lomcen duen tratamenduari buruz. Baina gotzaiek «zenbait alderditan erreparo garrantzitsuak» dituztela adierazi du. «Erlijio-ikasgaia indarrean dagoen legean baino modu justuagoan tratatzen duten alderdiak ditu lege berriak», baino ohartarazi du zenbait alderditan «hobekuntzak egon daitezkeela».
Honela, lege berriak Erlijio-ikasgaiari ematen dion tratamendua orokorrean «hezkuntza etapen zati handi batean» posible egiten du ikasgai hau «aukeratu nahi dutenek diskriminaziorik ez jasatea». Orain arte -jakinarazi du- ikasgaia «diskriminaziozko tratua» jaso du eta alderdi hau «hezkuntza etapa askotan hobetzen da, baino ez guztietan».
Gotzaien Batzarraren idazkariak gotzaiek, atzo eta gaur Komisio Iraunkorraren bileran egin duten bezala, Lomcen Erlijio-ikasgaiak duen tratamendua aztertzen jarraituko dutela seinalatu du.
Berri-agentzia desberdinetatik egokitua
Gehiago irakurri:
Roucok Erlijio-ikasgaiko matrikulazioa urtero berritu beharra kritikatu du
Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?
Gaur egungo gaitz moralak Erlijio-ikasgaiaren baztertzearekin lotzen ditu Munillak
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ATZERA EGINGO AL DU PPk? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN