BILDU, AHAL DUGU ETA EZKERRARI ERANTZUNA

NAFARROAN ERLIJIO-IKASGAIAREN ORDU KOPURUA MURRIZTEKO BILDUK, AHAL DUGU-k ETA EZKERRAK EGIN ZUTEN ESKAERAREN AURREAN

 

 

Atzo, maiatzak 2, Iruñan egindako prentsaurrekoan, Maria Luisa de Simonek (Ezkerra), Teresa Saezek (Ahal Dugu) eta Esther Korresek (Bildu Nafarroa) Erlijio-ikasgaiaren ordu kopurua murrizteko lege proposamen bat erregistratu zutela iragarri zuten. Bertan esandakoen aurrean, Nafarroako Erlijio-irakasleriaren ordezkari garen sindikatuok (ANPE, LSB-USO eta AFAPNA) eta Erlijioa Eskolan Nafar Plataformak ondokoa adierazi nahi dugu:

 

1. Eskolan Erlijio-hezkuntza modu duinean jasotzea familiei dagokien eskubidea da. Eskubide hau nazioarteko legediak eta Konstituzioak ezagutzen dute (Giza Eskubideen Adierazpena, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna, etab.). Familiak dira beraien seme-alabak hezitzeko lehentasunezko eskubidea daukatenak eta libreki Erlijiohezkuntza aukeratzen dutenak. Hala, errespetu osoa merezi dute.

 

2. Orain gutxi, Auzitegi Konstituzionalak Erlijio-hezkuntza bermatu du (2018 apiriliaren 10eko epaia). Hortaz gain, beste epai batzuk zehaztu dute Erlijio-ikasgaiak “ez duela ordu kopuru jakin bat behar, egoki irakatsia izateko behar duena baizik” (Auzitegi Gorena, 472/2018 epaia).

 

3. Berriz diogu Erlijio-ikasgaia ez dela arazo sozial bat, batzuek eragindakoa baizik. Izan ere, ikasgai honek familien babes zabala dauka (azkenaldian, Erlijio-ikasgaiaren aldeko 11.000 sinadura aurkeztu ziren, bakar-bakarrik hamar egunetan bildutakoak).

 

4. Bestalde, prentsaurrekoan parte hartu zutenek gai honen inguruan ezjakin hutsak direla azaldu zuten. Erlijio-irakasleria Nafarroako Gobernuak kontratatzen baitu, ez ordea eliz-agintariak, han esan zuten bezala. Irakasle hauen gainean ari garela, gainontzeko langileen laneskubide berberak dituztela oroitu nahi dugu ere.

 

5. Hori gutxi balitz bezala, parlamentari hauek hipokrisia izugarria agertu zuten “Erlijioak kontzientzia pertsonaleko gauza izan behar duela” aipatzen duten bitartean, ikasleria osoari derrigorrezko hezkuntza zibiko eta afektibo-sexual bat ezarri nahi diotelako.

 

6. Azkenik, adierazi nahi dugu gure zerbitzu juridikoak jada lanean ari direla aipatu murrizketa aurrera aterako balitz epaitegietara jotzeko.

 

Iturria: http://www.pnreligionenlaescuela.blogspot.com

Esta entrada fue publicada en Noticias / Berriak y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s