APEZPIKUEK ONGI ETORRIA EGIN DIOTE “JAINKOAREN PARTIKULA”RI

4/07/2012

Martinez-Camino.jpg

Espainiako Gotzaien Batzarreko (CEE) bozeramaileak, Juan Antonio Martínez Caminok, Higgsen Bosoia -“Jainkoaren partikula” deiturikoa- aurkitu ala ez, teologia ez dela suntsituko esan du. Fisikan Jainkoaz hitz egitea Elizari ongi datorkiola baieztatu ondoren, esaldi hau bota du: “ongi etorria Jainkoaren partikulari”.

Hala mintzatu da “Giza maitasunaren egia” dokumentuaren aurkezpenean, Jainkoa Eguzkia eta izarren jatorrian izateaz gain, maitasunaren jatorrian ere badagoela nabarmentzearekin batera. Higgsen Bosoian datzan partikulari buruz galdetu diotenean, zera erantzun du gotzaiak: “deigarria da” fisikariek Jainkoaz asko hitz egitea -Jainkoaren partikulaz mintzatzen direnean- aldi berean “batzuek zientzian Jainkoarentzako tokirik ez dagoela” baieztatzen dutenean.

Dena den, Martinez Caminok fisikan eta edozein esparrutan “dagokion neurrian” Jainkoaz hitz egitea Elizarentzat komenigarria dela baieztatu du. Hala eta guztiz ere, fisikak zergatik izatea eta ez ezereza planteatzen duen galderari erabateko erantzunik “inoiz” ez diola emango azaldu du, “ez baitu horretarako tresnarik”.

“Hau ez da fisika mespretxatzea, zoragarria baita eta gauza askotan lagundu baitigu, baina fisikak pisatu eta neurtu daitaitezkeen gauzak nola funtzionatzen duten aztertzen du, eta maitasuna ezin da pisatu eta, hala ere, hori da existitzen diren gauzen arrazoia” azpimarratu du.

Ildo honetan, Jainkoak gauza guztiak “maitasunagatik” eta baita maitasun horri erantzuten ahal dioten izakiak existitzeko sortu dituela esan du. Bukatzeko, gizakiak gauza guztien jatorria bilatzen duenean, Jainkoarengan pentsatzen duela gaineratu du.

Europa Pressetik moldatua

Gehiago irakurri:

“Jainkoaren partikula” aurkitu dute zientzialariek

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a APEZPIKUEK ONGI ETORRIA EGIN DIOTE “JAINKOAREN PARTIKULA”RI

  1. Pingback: MEDIKUNTZAKO NOBEL SARIA ZELULA AMA HELDUEN ERABILERAREN ALDEKO BI ZIENTZALARIK JASOKO DUTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ¿LA FE EN DIOS Y LA CIENCIA SE CONTRADICEN? ¿KONTRAESATEN AL DIOTE JAINKOARENGANAKO FEDEAK ETA ZIENTZIAK? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: SOTANADUN ZIENTZIALARIAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s