«BERRUS»: OTSAGABIAKO GABON KANTA / VILLANCICO DE OCHAGAVIA

Villancico tradicional de Ochagavia, en euskera salacenco. Otsagabiako gabon-kanta bat zaraitzueraz.

Kristo sortzen duzu gaur, alegra giten guziok gaur.
Kristo sortzen duzu gaur, dantza giten guziok gaur.

Natibatate gabean, oilarrak kantatu zuenean
Amak semea maiterik zaukan bi beso sanduen artean.

(Berrus) Verbum caro factum est, Maria Beti birgine
(Berrus) Deus caro natus est, Maria birjinangandik.

Joxe txatarrak berotzen, Maria tximak edatzen
orduko kartan ari omen zren seme on baten troxatzen
seme on baten troxatzen eta Jesukristoren beztitzen.
(berrus)

Kristo xin da mundura, gure erreskatatzera,
disponigiten kristionak Jesusen adoratzera.
(Berrus)

Kontsideratu behar dugu bihotz guziareki
ze hotza pasatu zien Jesusek bere amareki.
(berrus)

Beleneko portalea, portale famatua,
zeren kristo baitago sotrik gure salbatzailea
gure salbatzailea eta munduko erredentorea.
(berrus)

Iru erregeak fan zren Belenko portaleala
Ama Birjina ikusi zien bere seme bularrean.
(berrus)

Orienteko erregeak, izarrak giaturik
Adoratu zute jesus jaungoikoa eta gizon ginik
(berrus)

Etxe kontan bai ardo, nik ez xakin zomana
Dugun dugun txorta bat xakiteko zomona
(berrus)

Etxe kontan laur ardi, laurek zortzi belarri
ez nin izan egundaino orain bezain egarri.
(berrus)

Natibitate gabean zerua idiki zien
etxe kontako etxe andrea kar sar baldei amen, amen.

Iturria: www.erlijioabizi.wordpress.com

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a «BERRUS»: OTSAGABIAKO GABON KANTA / VILLANCICO DE OCHAGAVIA

  1. Pingback: MÁS RECURSOS PARA ADVIENTO Y NAVIDAD (XIV), AÑO NUEVO Y REYES MAGOS | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario