Atzo jakin ahal izan genuenez, PPk LOMCEren 25 zuzenketa aurkeztu zituen eta, azkenean, Erlijioari dagokionez, ez du legea aldatuko. Beraz, Batxilergoan ikasi nahi duten ikasleei Erlijioa eskeintzea ez da derrigorrezkoa izango. Ikasgai honen eskeintza Erkidegoen edo ikastetxeetako zuzendaritzen esku egongo da.
Rouco Varela Kardinalak eta Martinez Camino gotzaiak esan zuten bezala, legearen alderdi honek Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak, Konstituzioa eta baita ikasleen eta familien oinarrizko eskubideak ere urratzen ditu.
PPko Luis Peral senatariak berak LOMCE kontraesankorra dela onartu zuen. Bigarren xedapen gehigarrian esaten denez, Erlijio Katolikoaren irakaskuntza Eliza eta Estatuaren Akordioek diotenera egokituko da, hau da, hezkuntza-etapa guztietan zentru guztientzat derrigorrezkoa izango dela eskeintzea eta ikasleentzat boluntarioa aukeratzea.
Tamalez, Erlijioa Nafarroan blogak aspaldidanik egin zituen aurreikuspenak bete dira eta, azkenean, gizartearen pasibotasunarekin, Zapateroren LOE baino laizistagoa den lege bat ezarri da.
Izan ere, PP maisua da arriskurik gabe probetxu ateratzen eta, hasiera batetan, Erlijioa indartzeko asmoaren itxurak egin zituen. Honela, urtarrilan, Rajoyren Gobernuak, eskola publikoan Erlijioa ez ematea edo ordutegitik kanpo ematea Konstituzioaren kontra dijoala esan zuen. Barne Ministroak berak ere indarrean dauden legeek Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak ez dituztela errespetatzen esan zuen.
Bada, PPk egindako hezkuntza erreformak Batxilergoan (eta Haur Hezkuntzan?) kasu askotan ez du eskola publikoan Erlijioa emango, ez eskola ordutegiaren barruan ezta eskola ordutegitik kanpo ere. Akordioak PSOEren LOEk baino gutxiago errespetatzen dituen lege bat da.
Sektore laizistenen laguntzarekin -demagogia besterik egin ez dutenak, LOMCE ultraerlijiosoa balitz bezala erasotuz- PPk eskuak libre izan ditu erlijio-hezkuntzan murrizketa oso handiak egiteko. Aipaturiko eraso faltsu horiek PP erlijiozalea bezala agertarazten dute eta, aldi berean, katolikoak alderdi eskuindarraren menpe geratzea lortzen dute. Hala, gizartean laizismoaren kontra egon zitekeen erresistentzia indargabetzen da.
Noiz arte egingo dugu ez adituarenak?
Pingback: I-Ek ESKOLA KURRIKULUMETIK ERLIJIOA KENTZEKO ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA ERATU DA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN