I-E KONTRA EGON ARREN, ARALARKO AINGERUAK NAFARROAKO PARLAMENTUA BISITATUKO DU

Datorren apirilaren 10ean, Aralarko Aingeruak Nafarroako Parlamentura bisita eginen du, ohi bezala, Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak hala erabaki duelako I-E proposamena bertan behera utziz.

I-E parlamentu-taldeak bisita eta erlijio-ekitaldia ezeztatzeko eskatu zuen. I-Eren ekimenaren kontra Parlamentuaren Presidentea Alberto Catalán (UPN) mintzatu da. Mahaiko gainontzeko partaideak, berriz, lehenengo eta bigarren lehendakariordeak, Samuel Caro (PSN) eta Txentxo Jimenez (Aralar-NaBai), eta lehenbiziko eta bigarren idazkariak Maite Exporrin (PSN) eta Koldo Amezketa (Bildu), abstenitu egin dira.

I-Eko bozeramilea den Jose Miguel Nuinek «erlijioa eta erlijio-ospakizunen kontra deus ere ez duela» esan du eta bere ekimena «erlijio-askatasunaren bermea estatu akonfesionala, erlijioa eta Estatuaren arteko banaketa» dela esanez justifikatu du.

Gehiago irakurri:

Txema Mauleonek (I-E) Elizak OHZ ordain dezala eskatu du

14 erlijio-irakasle kalera eta 64k jardunaldi murrizketa pairatuko dute Nafarroan

San Miguel Aingeruaren irudia herriz herri 2013

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio