BIHAR ONARTUKO DU LOMCEren PROIEKTUA GOBERNUAK

Hala iragarri du Jose Ignazio Wert Hezkuntza ministroak ostegun honetan Bruselasen. Europako Hezkuntza eta Kirol Kontseiluko bileran parte hartu eta gero, ministroak aurreko astean bertan behera utzi zen legearen onarpena bihar gauzatuko dela esan die kazetariei.

Ministroak hainbat zuzenketa egin ditu legearen zirriborroan Estatu Kontseiluaren gomendioak jaso eta gero.

Zuzenketa hauek memoria ekonomikoari, gazteleraz ikasteko eskubideari eta Erlijio-ikasgaia eta bere alternatibei eragiten diete.

Ministroak emandako arrazoiak zuzenketa hauek izan arren, hainbat alderdi eta sindikatuk legearean onarpenaren berandutzea aurreko ostegunean hezkuntza publikoan deituriko grebari egotzi zioten.

Gehiago irakurri:

LOMCEren hutsuneak Erlijio-ikasgaian

LAB sindikatuak gutun irekia Erlijio-irakaslegoari buruz

Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio