AITA SANTUAK ARIZMEDIARRIETAREN BERTUTEAK AINTZATETSI DITU

Apaiz gipuzkoarra gohatsu aitortzeko prozesuan aurrerapauso handia da

Frantziskok, astelehenean, Santuen Gaietarako arduraduna den Angelo Amatorekin izan zuen bileran onartu zituen Arizmendiarrietaren bertuteak ontzat ematen dituen dekretuak.

AITA SANTUAK ARIZMEDIARRIETAREN BERTUTEAK AINTZATETSI DITU- Apaiz gipuzkoarra gohatsu aitortzeko prozesuan aurrerapauso handia da

Frantzisko Aita Santuak Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragoi Kooperatiben fundatzaile izan zen  apaiz gipuzkoarraren bertuteak aintzatetsi ditu, Vatikanoak jakitera eman duenez.

Frantziskok, astelehenean, Santuen Gaietarako arduraduna den Angelo Amatorekin izan zuen bileran onartu zituen Arizmendiarrietaren bertuteak ontzat ematen dituen dekretuak.

On Jose María Arizmendiarrietaren Santutasunerako bidean lehen pausoa eman da, honenbestez.

Norbait Santu egiteko, lehenik eta behin haren bertuteak aintzatetsi behar dira eta behin hori lurtuta,  “Jainkoaren Zerbitzari Agurgarria” izendatzen dute.

Ondoren beatifikazioa eta Santu egitea datos.

Agurgarria dohatsu aitortzeko, haren bitartez mirari bat gertatzea ezinbesteko baldintza da. Eta Santu egiteko, bigarren miraria behar da.

Aita Santuaren erabakiaren ondorioz, On Jose Maria Arizmediarrieta “Jainkoaren Zerbitzari Agurgarria” dugu, dagoeneko. Urrengo pausoa dohatsu izendatzea izango da.

                                 BERE BIZITZA ETA LANA AZALTZEN DITUEN FILMEA IKUSI HEMEN (erderaz dago)

ARIZMENDIARRIETAREN FUNDAZIOKO WEB ORRIA 

ON JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA SANTU EGITEKO PROZESUAREN ALBISTEAK ETA ARGIBIDEAK

 

Fuente: www.elizagipuzkoa.org

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio