Aurreko apirilaren 24an, Altsasuko Udalak erabaki zuen festa egitarauan ez dela gehiago erlijio-ekitaldien berri emango. Hortaz gain, Udalak ekitaldi horietan parte ez hartzea erabaki zuen.
Bilduk aurkeztu zuen mozioan zera esaten zen: “Udalaren eginkizuna da altsasuar guztiendako ekintzak eta proposamenak eskaintzea, fede konkretu baten partaideak diren herritarrei soilik zuzentzea lekutik kanpo dago”.
Bilduren mozioak Aralarren babesa izan zuen. NaBaik eta PPk kontra bozkatu zuten eta IU abstenitu egin zen.