ZERGATIK ALDERDI BATZUEK GOBERNUAN EZ DAUDENEAN SOILIK AIPATZEN DUTE AKORDIOEN BERRIKUSPENA?

Lomceko aldaketek «hitzartutako ikastetxei bizitza zailduko dietela» eta «kopuru handi batean» desagerpena ekarriko dutela ohartarazten du.

Gotzaiak PSOEri zergatik agintzen ez duenean soilik mahaigaineratzen du Estatua eta Elizaren arteko Akordioen berrikuspena galdetu dio.

Malagako gotzaia den Jesús Catalák ostiral honetan “zergatik alderdi batzuek –PSOEz ari zen– soilik Gobernuan ez daudenean planteatzen dute Estatuak Aulki Santuarekin dituen Akordioen berrikuspena” galdetu du.

Hala mintzatu da Catalá Forum Europa Tribuna Andaluciak antolatutako informazio gosariaren galdera txandaren bitartean. Izan ere, PSOEk iragarri baitzuen PPk hezkuntza erreforman aldaketak sartu ezean edo abortoaren legea moldatuz gero, aipatu Akordioen berrikuspena eskatuko duela.

“Akordioen berrikuspena beti planteatu daiteke, eta honek ez nau molestatzen» adierazi du Malagako Gotzaiak, «Kristauak XXI. mendean» izenburupean eman duen hitzaldian. Hala ere, gai honetaz bakarrik agintzen ez denean hitz egitea «bitxi samarra» dela eriztu du.

Bere ustez, «normala da akordioak egotea» eta sobietar herrialde ohietan azkeneko bizpahiru urteetan, Elizarekin akordioak sinatzen ari direla eta eredu gisa espainiako akordioak hartzen dituztela nabarmendu du; gainera, Txinarekin elkarrizketak badaude ere. “Mundu mailan onartuta dagoen erakunde bat da eta fedearen eta agerkundearen argia eskeintzen du”, gaineratu du.

ABORTOAREN LEGEA ETA LOMCE

Malagako elizbarrutiko arduradunak ez du abortoaren legearen erreformaren inguruan iritzirik eman. Hezkuntza erreformari buruz (LOMCE), berriz, zehatz-mehatz aztertu ez duela esan arren, «epe laburrean ondorio konplikatuak izan dituzten hezkuntza lege asko izan direlako Espainiak hezkuntza legeetan aldaketa bat behar zuela» azaldu du.

Catalák Lomcek “Erlijio-ikasgaia, bi hamarkada baino gehiagoko bazterketaren ondoren, berriro bere lekuan nolabait jarriko duela» adierazi du. “Pedagogo batek baliorik ez duen ikasgai bat jartzeak zentzurik ez duela pentsatuko du», azpimarratu du.

Jasotako kritiken aurrean, afera honek «Elizarekin zein gotzaiekin zerikusirik ez duela» errepikatu du. «Gurasoen afera da, Konstituzioak dioen bezala gurasoek beraien seme-alabei Erlijio eta moral-hezkuntza emateko eskubidea daukate. Gurasoek beraien seme-alabentzat ikasgai bat aukeratzen baldin badute, Gobernuak, bere kolorea dena delakoa izanik, ikasgai horrek merezi duen kalitatearekin eskeintzeko betebeharra dauka”. “Hiritarren heziketa morala ez zaio Estatuari egokitzen”, abisatu du.

Hala eta guztiz ere, Gotzaiak «Lomcek hitzartutako ikastetxeen bizitza konplikatuko duten beste aldaketa batzuk badituela» baieztatu du, eta adibide bezala hainbat aukerazko ikasgai eskeintzearen beharraz mintzatu da.

“Orain gure ardurapean dauden ikastetxeen kopuru handi bat desagertu” beharko dela esan du Malagako Fundación Diocesana de Educación «Santa María de la Victoria»ren etorkizunari buruz ari zela. Aldi berean, gobernuek «Estatu-hezkuntza, eta ez publikoa -zehaztu du- bultzatu nahi izateaz» kexatu da.

JUNTA ETA HITZARTUTAKO HEZKUNTZA

Andaluziako Juntaz eta honek hitzartutako hezkuntzarekin duen harremanez aritu da ere. Honela, «gobernuek hiritarren ekubideak errealitate bihurtu beharko lituzketela» azpimarratu du, «gurasoek nahi duten hitzartutako hezkuntza kentzeko ezin dute alde bateko erabakia hartu» aldarrikatzearekin batera. Bere aburuz, “formula desberdinak badaude guztiek nahi duten eskola izan dezaten».

Are gehiago, Malagako gotzaiak «Estatuak talde ezberdinek nahi dituzten eskolak izatea ahalbidetu beharko luke -katolikoaz beste erlijioez ari zen-”.

Gotzaiaren ustez, «hezkuntzaren kalitatea ez dago ordaintzen denarekin lotuta soilik». Elizbarrutiko Hezkuntza Fundazioak, hogei bat ikastetxekin, «kalitate hobea dauka eta pobreki bizi gara” gaineratu du. Izan ere, ohartarazi duenez, «estatu-hezkuntzan gastatzen duenaren % 30 gutxiago ematen digu Gobernuak»”.

Bestalde, pentsio-sistemaren erreformak izan dezakeen gizarte eraginaz galdetu diote, baina «ekonomista ez naizenez gero, niri ez dagokit hortaz mintzatzea» erantzun du. “Normala denez gero, pertsona batzuek diru gutxiago baldin badute, eragina izango du, baina, guri, egoera zail bat gertatzen baldin bada, orain egiten ari garen moduan, beharra dutenei laguntzea dagokigu”.

POLITIKARIAK

Catalák politikarien gaur egungo jarrera aipatu du eta «denok interes handiagoa eta erantzun hobea izatea nahiko genuke»ela esan du. Hala ere, «egoera honetan denei gustua ematea eta hain sakonak diren arazoak konpontzea zaila da» baieztatu du. Dena dela, erantzukizuna dutenei «konponbide justu bat emateko ahal dutena egiteko» eskatu die.

Azkenik, argi eta garbi utzi du «Gardentasun Legerik izan baino lehen Eliza Katolikoak bere zenbatekoak argiro eman izan dituela beti». Gai honekin lotuta, Malagako Elizbarrutiak urtero bere datu ekonomikoak zehaztasunez argitaratzen dituela oroitarazi du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio