Aurreko igandean, PSOEko Idazkari Orokorra, Alfredo Perez Rubalcaba, elkarrizketatu zuten La Sextako El Objetivo saioan. Wert Ministroaren hezkuntza legearen (LOMCE) inguruan «inoren babesik ez duela” eta hurrengo legealdian «PPk ez duela gehiengorik izango» eta Wert legea indargabetua izango dela baieztatu zuen. “Wert legea hilda dago” gaineratu zuen sozialisten idazkariak.
Rubalcabak ez du hezkuntza lege berririk egin nahi, baina bai «beharrezkoak diren aldaketak». Halaber, «argi dago ez garela PP bezalakoak, denon artean egin genuena desegiten ari direlako” baieztatu zuen eta baita gobernuari “ideologia hutsa eta hezkuntzaren hondamendia den Lege baten kontra manifestatuko garela” oroitarazi ere.
Blog honetan esan dugun bezala, PP eta PSOEren arteko kontrajartze hau itxurakeria besterik ez da. Bi adibide jartzearren, aipa dezagun Erlijio-ikasgaia okerrago geratzen dela LOMCEn Zapateroren legean baino edo Hiritartasunerako Hezkuntzako edukiak zeharkako gaiak bezala mantentzen direla. Rubalcabak demagogia egiten du PPren legea erasotzerakoan. Bestela, zergatik ez zuen Erlijioa eskolatik ateratzeko asmoa izan azken hogeita hamar urteetan izan diren agintaldi sozialistetan?
PPri «ultrakatoliko» izatea aurpegiratzea PSOE eta ezkertiarren estrategia bat besterik ez da. Akusazio horiekin katolikoak Alderdi Popularraren menpe geratzea nahi dute. Honela, PPk politika antikristau bat egin dezake lasai asko (bizian, familian eta hezkuntzan PSOEren jarraipena da). Bide honetatik, gizartearen laikotzea eta pentsamendu bakarraren kontrako erresistentziaren deuseztatzea bermatzen da. Isilik geratuko al gara manipulazio honen aurrean?
Gehiago irakurri:
PPk ez du baztertzen Erlijio-ikasgaiaren izaera ebaluagarria negoziatzerik
Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo
Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?
Pingback: IRUZURRAK AURRERA DARRAI: PSOEk ERLIJIOA ESKOLATIK ATERATZEKO ESKATU DU ORAIN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: LOMCEk ELIZA ETA ESTATUAREN ARTEKO AKORDIOAK URRATZEN DITUELA SALATU DUTE GOTZAIEK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: LOMCE ONARTU DA: ZAPATERORENA BAINO OKERRAGOA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN