GOTZAIAK KEXU DIRA LOMCEN ERLIJIOAK HAUR HEZKUNTZAN ETA BATXILERGOAN DAUKAN TRATAERAREKIN

Gotzaien Batzarrako idazkari orokorra eta bozeramailea den Jose Maria Gil Tamayok Batzorde Iraunkorraren CCXXX. prentsaurrekoan esan duenez, gotzaiak kexu dira Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan LOMCEk ez diolako Erlijio-ikasgaiari dagokion trataera ematen.

Gotzaiek positiboki baloratu dute Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Erlijio Katolikoaren erregulazioa egin izana baina, aldi berean, beraien ezinegona adierazi dute Batxilergoan ikasgai honek daukan arauketarekin. LOMCEn ez baita bermatzen Erlijioaren derrigorrezko eskaintza zentruentzat ezta ikasleek ikasgaia hautatzeko aukera ere.

Gotzaiek espero dute, Estatuak eta Elizak sinaturiko Akordioak bete daitezen eta gurasoek seme-alabak beraien uste sendoen arabera hezitzeko eskubidea errespeta dadin, gutxiengo irakaskuntzen dekretuan, Erlijio Katolikoari Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ematen zaion trataera bera eman dakiola Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan. Hala nola, etapa guztietan ikasgai espezifikoek daukaten ordu kopuru bera izan dezala.

Gehiago irakurri:

Zergatik ikasi Erlijioa?

PPk Batxilergoan Erlijioaren eskaintzarik gabe onartu du LOMCE Senatuan

Euskal Autonomia Erkidegoan, Erlijio-ikasgaia «piztu» da

4 comentarios en “GOTZAIAK KEXU DIRA LOMCEN ERLIJIOAK HAUR HEZKUNTZAN ETA BATXILERGOAN DAUKAN TRATAERAREKIN”

  1. Pingback: ERLIJIOA ETA ESKOLA, ETORKIZUNERAKO ERREALITATEA KONGRESUA, MARTXOAREN 22an IRUÑAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: TRABAK TRABA, HIRUTIK BI IKASLEK AUKERATZEN DUTE ERLIJIO-IKASGAIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: 200 PARTAIDE BIHAR IRUÑAN EGINGO DE ERLIJIOA ETA ESKOLA KONGRESUAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: ERLIJIOA ETA ESKOLA KONGRESUAK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUEN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio