JUAN ANTONIO AZNAREZ GOTZAI LAGUNTZAILE BERRIAREN APEZPIKUGINTZA

09-9-2012

Atzo, irailak 9, igandea, Juan Antonio Aznarez Cobo, Iruñako gotzai laguntzailearen apezpikugintza ospatu zen Katedralean. Iruñako artzapezpikuak, Frantzisko Perezek, zuzendu zuen ospakizuna Aita Santuaren nuntzioa, Renzo Fratini, eta Iruñako artzapezpiku ohia, Fernando Sebastian, sagarapen-laguntzaile zituelarik. Hauetaz gain, 25 artzapezpiku eta apezpiku baino gehiagok, elizbarrutiko apezgoaren parte handi batek eta milaka fededunek bete zuten Eliz Nagusia festa handi hau ospatzeko. Ospakizunaren alde musikala Katedraleko Musika Kaperari egokitu zitzaion.

Poz handia eta sakona

Ospakizuna 17.30etan hasi zen Katedraleko klaustrotik presbiteriora abiatzen zen prozesioarekin. Jainkoaren Hitzaren irakurketaren ondoren, Migel Larrambeberek, apez laguntzaileak, Juan Antonio Aznarezen apezpikugintza eskatu zion artzapezpikuari eta baita agindu apostolikoa irakurri ere. Gerora, Frantzisko Perezek homilian gotzai laguntzailearen eginkizuna azaldu eta Jainkoak Elizari emandako dohaiagatik eskerrak eman zituen: “Poz egiati eta sakon batez bete gara gaur, Jaunak Eliza unibertsala eta Iruña eta Tuterako Eliz honi Apostoluen ondorengo berri bat eman nahi izan diolako, bere betekizun hirukoitzaren bidez -irakatsi, santutu eta agindu- Kristo Betiereko Apez Nagusia bere herriaren erdian presente egingo duena”. Iruñako artzapezpikuak ordenazioa gotzai berriarentzako, bere familia eta lagunentzako, apezentzeko eta Jainkoaren herri osoarentzako ere poztasun iturri zela adierazi zuen. “Apezpikugintza -esan zuen On Frantzisko Perezek- fede eta otoitz gertakari bat da. Gizaki batek ezin du beste gizaki bat apeza edo apezpikua egin. Jauna bera da gizon hau bere zerbitzuan onartzen duena, bere apezgora erakartzen duena,  berarentzat behin betirako sagaratzen duena”.

Homiliaren ondoren, apezpikugintza oikunea izan zen. Erritu-liburuak dioen moduan, apezpikugaiari bere fedea eta etorkizuneko ministerioari buruzko galderak egin zizkioten. Honen atzetik, santuen litaniak kantatu ziren hauei laguntza eskatuz. Ospakizunaren erdigunea On Frantzisko Perez eta gainerako apezpikuen esku-ipintzea eta sagarapen otoitza izan zen. Otoitz honetan Jainkoari eskatu zitzaion: “Ixurizazu orain zure hautatu honengan zugandik datorren indarra: zure seme maite Jesukristori eman zenion gobernu Espiritua, Berak aldi berean apostolu santuei komunikatu ziena, zeintzuk zure santutegi bezala eta zure izena loriatu eta goresteko Eliza leku guztietatik zabaldu baitzuten».

Jarraian, apezpiku izendatuta jada, Aznarez gotzaia buruan olioztatua izan zen krismarekin eta apezpikuaren zeinuak eman zizkioten: ebanjeliarioa, eraztuna, artzain-makila eta mitra. Hortik aurrera, eukaristiak ohiko ordena jarraitu zuen. Meza bukatzerakoan, Juan Antonio Aznarez Katedralean bildutakoei eskerrak eman zizkien bere apezpikugintzara joanagatik eta bere alde otoitz egiteko eskatu zien. Jendeak txalo zaparrada batekin erantzun zien gotzai berriaren hitzei.

Iturria: www.iglesianavarra.org orritik moldatua

Gehiago irakurri:

Donostiako gotzaiak Arantzazuko Amaren festan emandako homilia 2012

Andre Mariaren Zeruratzea

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzaien agiria

 

 

 

1 comentario en “JUAN ANTONIO AZNAREZ GOTZAI LAGUNTZAILE BERRIAREN APEZPIKUGINTZA”

  1. Pingback: FERNANDO SEBASTIAN IRUÑAKO ARTZAPEZPIKU OHIA KARDINAL EGINGO DUTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio