GALLARDONEK 1985eko ABORTUAREN LEGE TRANPARA BUELTATUKO DELA IRAGARRI DU

La Razón egunkarian egindako elkarrizketa batean, Alberto Ruiz-Gallardon Ministroak abortuaren 1985eko legera bueltatuko dela iragarri du. Lege honek hiru kasu hauetan onartzen zuen abortua: haurdunaren osasunarentzat kaltegarri izanez gero, fetuak arriskua izanez gero edo bortxaketa bat jasanez gero. Baina Gallardonek 1985eko legea zenbait desberdintasunekin aplikatuko dela esan du. Hala, ez da onartuko fetuak malformazioak edo elbarritasuna izateagatik abortatzea. Hortaz gain, Justizia Ministroak amaren osasunaren arriskua «benetako egiaztapen» baten bidez demostratu beharko dela.

Ondokoa oroitu behar da:

Espainian gauzaturiko abortuen %97,5a amaren osasun psikikoaren arriskuaren izenean egiten dira. Gallardon Ministroak, bere «erreformatxoa»rekin, egoera hori egiaztatu dadila eskatu du soilik, jadanik 1985eko legeak egiten zuena.

Gainera, dagoeneko abortatzeko klinikek egiten zuten… eta sendagileen baimena nolanahi lortzen zen, benetako iragazki bat zen.

1985eko legearekin, urtean 100.000 abortu baino gehiago egiten zen Espainian. Zein da ezberdinatasuna?

Gehiago irakurri:

Rouco: “Bizitza eskubidearen babesgabetasun legalak jarraitzen du”

“Abortoraren espainiar legedia erabat bidegabea” dela salatu dute gotzaiek

Literatura nobel saria txinako haur bakarraren politikarekin kritikoa den idazle batek irabazi du

Scroll al inicio