ETXEBIZITZA DUIN ETA EGOKIA IZATEKO ESKUBIDEA

Espainiako Caritasek oharra kaleratu zuen atzo, dei larria eginez, arau-esparru zuzenaren alde, “bizilagun bako etxebizitzen kopuruak nabarmen gora egiten duen bitartean, etxebizitzarik ez daukaten pertsonen egoera gero eta gordinagoa den gizartearen burubakokeriari amaiera emateko”.

Caritasek hurbiletik bizi du familia askok jasaten duen egoera dramatikoa. Etxebizitza galtzeak dakarren ahuldade larriari aurre egiten laguntzen die. Elizbarruti eta parrokia desberdinetako Caritas taldeen bitartez arazo honen biktimei erantzun egokiak emateko jarduerak martxan jartzeaz batera, bat egiten du gizarte zibileko eta kristau-elkarteko beste talde eta elkarte batzuekin, bere bizilekua galdu duen edo galtzeko zorian dagoen hainbeste eta hainbeste gizabanako eta familiaren eguneroko oinazea arinduko edo desagerraraziko duten konponbideak bilatzeko.

Hori dela eta, Caritas erakundeak positibotzat jotzen du herritarren parte hartzea eta gizartearen gero eta erantzun sozial handiagoa. Izan ere, herritarrek gero eta sentiberatasun handiagoa erakusten dute jendeak etxebizitza lortzeko daukan arazoen aurrean eta ardura hori Lege Ekimen batean gauzatu da. Herri ekimen hau tramitera onartu dute Diputatuen Kongresuan. “Itxaropentsu gaude –azaltzen dute-, Estatu osoan milioi eta erdi sinadurek berretsi izan duten ekimena tramitera onartzea talde parlamentario guztiek aho batez erabaki dutelako eta baita tramitazio hori bizkortzeko hartu duten konpromisoa ere eta, batez ere, parlamentuaren egoitzan aldarrikatu izan duelako gure ordezkariak Lege Ekimen horretan jasotzen diran proposamenetatik hurran egotea”

Caritas bat dator herritarren aldarriarekin gertatzen ari diren bidegabekeria guztien aurrean eta bat egiten du, aldi berean, kaltetuekin eta “aho batez, gaur egun bizi dugun bizileku-larrialdiaren aurrean, hainbeste familiak etxebizitza galtzea geldiaraziko duen eta gaur egun bizi dugun egoera traumatikoak errepikatzea saihestuko duten neurri eraginkor eta iraunkorrak eskatzen duten” beste instantzia sozial batzuekin – epaileak, legegileak, Autonomia Elkarteetako eta Estatuko arartekoak, Udalak eta beste erakunde sozial batzuk-.

Espainiako Caritaseko Batzorde Iraunkorrak idatzitako oharrean, etxea lortzeko eta etxeari eusteko eskubidea defendatzen da, “funtsezko eskubideak direlako egoerarik eskasenean dauden pertsonen duintasunari eusteko garapen pertsonal eta sozialerako edozein prozesutan”. Horixe da, azken urteetan, Caritas Konfederazioarentzat “krisiaren eragin sozialei eman beharreko lehentasunezko erantzuna”.

Egoera larri hau zuzenean jasaten duten pertsonei laguntzerakoan, ardatz hauek lantzen dira: etxebizitza lortzeko ahalbideratu, batez ere alokairua bultzatuz, eta eskuratutako horri eusten lagundu; bazterketa egoeran dauden herritarrei bizileku-baldintzak hobetu eta, batez ere, Caritasek Estatu osoan daukan egoitza-baliabideen sarean eta, azkenik, etxebizitza lortzeko prozesu horretan sortzen diren bereizketak eta ghettoak saihestuko duten neurriak babestu.

www.bizkeliza.orgetik egokitua

Gehiago irakurri:

Eskubideak dira, ez opariak, inor ez etxerik gabe

Bilboko elizbarrutiak bere etxebizitzen %30a kaleratuak izan diren familiei eman dizkie

Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzaiak etorkinak osasun txartelarik gabe uztearen kontra

2 comentarios en “ETXEBIZITZA DUIN ETA EGOKIA IZATEKO ESKUBIDEA”

  1. Pingback: ON FRANTZISKO PEREZ: “ELIZAK 35.000 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO AURREZTEN DIZKIO ESTATUARI” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: MARTHA PELLONI ERLIJIOSO ARGENTINARRARI EMAN DIOTE 2013ko ELKARTASUNAREN “NAFARROA” NAZIOARTEKO SARIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio