«ZORIONTASUNAK PANDEMIA ALDIAN». GOTZAINEN IDAZKIA COVID-19a DELA ETA

Aurreko maiatzak 15, Iruña eta Tuterako Artzapezpiku den Frantzisko Perezek eta bere Gotzai-Laguntzaile den Juan Antonio Aznarezek Donostia (Jose Inazio Munilla), Gasteiz (Juan Karlos Elizalde) eta Bilboko (Mario Izeta eta Joseba Segura) Gotzaiekin batera «Zoriontasunak pandemia garaian» idazkia plazaratu zuten.

Gutun hortan, COVID-19 edo koronabirusak gizartean sortutako kalteei buruz mintzatzen dira gotzaiak. «Aurrean dugun arazo gogorrari» errealismoz eta itxaropenez erantzutea dute helburu, herritarren zein eliztarren erantzun ona azpimarratzen dutelarik. Gaixoen «ospitalik hurbilena» familia dela baieztatzeaz gain, «herrien eta nazioen arteko» lankidetzaren beharra aipatzen da gutun pastoralan. Bestalde, egitura ekonomikoak aztertzeko beharra eta gure bizitza ohiturak aldatzea garrantzitsua deritzote gotzaiek.

Hortaz gain, datorren uztailak 25, Santiago apostoluaren festaburua, pandemiak jota hil diren guztien alde hiri desberdinetako katedraleetan hileta elizkizunak ospatuko direla iragarri dute.

IRAKURRI IDAZKIA HEMEN

Iturria: Eliza Gipuzkoa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio