La Razón egunkariak esaten duenez, seguraski PPk Senatuan Erlijio-ikasgaia ikasi nahi dutenentzat Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan eskeintzea ere proposatuko du.
Orain arte -Kongresuan onartua izan zen bezala- LOMCEk libreki aukeratu nahi dutenentzat Erlijio-ikasgaiaren derrigorrezko eskeintza Lehen eta Bigarren Hezkuntzan soilik onartzen zuen. Baina Haur Hezkuntzan ez zuen aipatu ere egiten eta Batxilergoan ikasgai honen eskeintza Erkidegoen edota ikastetxeen zuzendaritzen esku zegoen.
Honek guztiak Eliza eta Estatuaren Akordioak eta Konstituzioaz gain, ikasleen eta familien oinarrizko eskubideak urratzen ditu. Honela adierazi zuten Martinez Camino gotzaiak (LOMCEk Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak urratzen dituela salatu dute gotzaiek) eta Rouco Varela Kardinalak (Rouco LOMCEren kontra).
Azkenean LOMCE zuzentzen baldin badute (La Razonek «ia-ia segurtasun osoz» hala egingo duela esaten baitu) alderdi laizistenek PPk Erlijio-ikasgaia derrigorrezkoa egin duela, gotzaien araberako legea egin duela, etab. entzungo dugu behin eta berriz. Aspaldidanik hori esaten ari dira LOMCE Zapateroren LOE baino laizistagoa izan arren.
Bestalde, PPk bere itxura neopaganoa azken momentuan garbituz, alderdi honengan ez dena, katolikoen erreferentzia, alegia, ikusi nahi dutenen txaloak jasoko ditu. Baina egin izango duen bakarra gutxiengo legal bat betetzea da, hain laizista zen Zapatero presidenteak berak bete zuena.
Honela, Erlijioaren aldeko itxurazko biratze honetan «justifikatuta», PSOEk, hurrengo legealdian, laikotasunerako beste pauso bat emango du. Berez, hurrengo hauteskundeak irabaztekotan, Erlijioa eskolatik aterako duela iragarri du.
Alderdi handien jolas honek argi eta garbi uzten du -beste behin- hekuntza ezin daitekeela alderdi politikoen jabetza pribatua izan eta premiazkoa dela beraien seme-alaben heziketa moral eta erlijiosoa aukeratzeko eskubidea gurasoei ezagutzea.
Gehiago irakurri:
LOMCEk Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak urratzen dituela salatu dute gotzaiek
PPk ez du baztertzen Erlijio-ikasgaiaren izaera ebaluagarria negoziatzerik
Gotzaiek Batxilergoan Erlijio-ikasgaiaren eskaintza derrigorrezkoa izan dadin eskatu dute
Pingback: ERELGUNEK JAURLARITZAREN DEKRETUA ETA ERLIJIOAREN ORDUTEGIA BETE GABE JARRAITZEN DELA SALATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN