LOMCEren HUTSUNEAK ERLIJIO-IKASGAIAN

Logo AleteiaZenbait hezkuntza-etapatan ez da bermatzen ikastetxeek eskeintzea

David Medrano, 2013 martxoak 13

Espainiako Gobernuak abian jarriko duen hezkuntza-erreforman, Erlijio-ikasgaiaren alternatiba bezala ikasgai ebaluable bat ipintzea berri ona de Elizarentzako. Hori baitzen, besteak beste, aspaldidanik eskatzen zuena (ikasle gehiagok Erlijio Katolikoa ikas zezaten). Baina, dirudienez, dena ez doa Erlijio-ikasgaiaren alde. Valladolideko Elizbarrutiak Aleteiari azaldu dionez, LOMCEren azkeneko zirriborroak, beste behin ere ikasgai konfesional honi mesederik egiten ez dioten hainbat alderdi aurkezten ditu.

Valladolideko Elizbarrutiko hezkuntza-ordezkaria den Julia Gutierrezek zirriborroan, Haur Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan, Erlijio-ikasgaia aipatzen ez dela nabarmendu du. Batxilergoan, beste 12 ikasgairen artean aukerazko bat gehiago bezala agertzen delarik, «zentruen antolakuntza dela eta deuseztatua izateko arriskuarekin».

Gauzak horrela, Elizbarrutiko Ordezkariak «Estatu Espainolak eta Aulki Santuak 1979an sinaturiko Akordioek (Espainiar Konstituzioaren 27. artikuluan islatzen direnak) Erlijio-ikasgaiaren eskaintza derrigorrezkoa dela esaten dute» eta, beraz, legearen artikulatuan ageri behar duela Haur, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako etapetan (Lehenbiziko Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan ageri den moduan). Erlijio-ikasgaia oinarrizko ikasgaien gorputz organikoaren parte delako.

Gainera, Valladolideko Elizbarrutiak LOMCEk ere «Erlijio-irakasleen egonkortasuna beraien lanaren konfesionaltasunarekin elkartu behar lukeela» uste du.

Honek esan nahi du irakasten duten Erlijioaren araberako heziketa ematea bermatu behar dela, Erlijioa aukeratzen duten familiek beraien usteen araberako ikasgai bat nahi baitute. Horregatik, «Erlijio-irakaslea izan nahi duenak fededun, jarraitzaile eta lekuko izan behar du».

LOMCEren zirriborroa irakurtzeko:
https://docs.google.com/viewer?a=v&pid=gmail&attid=0.1&thid=13d3f7909354649d&mt=application/pdf&url=https://mail.google.com/mail/?ui%3D2%26ik%3Da8c16cb426%26view%3Datt%26th%3D13d3f7909354649d%26attid%3D0.1%26disp%3Dsafe%26zw&sig=AHIEtbTjwLknG5_Raq3RkUFMGRZko0BQFg

www.aleteia.orgtik euskaratua

Gehiago irakurri:

Espainiako barne ministroa: “Hezkuntza-legeek ez dituzte errespetatzen Elizaren eta Estatuaren arteko Akordioak»

Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo

Lehen ez bezala, Erlijioaz hitz egiten du PPren Hezkuntza Legearen zirriborroak

Erlijio-heziketarako eskubidea

Scroll al inicio