GOTZAIEN BATZARRAK «EL PAIS»en GEZURRAK SALATZEN DITU

Gotzaien Batzarraren xehetasuna

Isidro Catela Marcos 2013/05/31

Aurreko maiatzaren 26an, igandea, EL PAÍSek Erlijio-ikasgaiak estatu eskolan daukan presentziaren inguruko inkesta bat argitaratu zuen. Inkesta honetan, benetako debatean eztabaidatzen ez diren galderak egiten zitzaizkien 600 pertsonari. Honela, esate baterako, «ikasle baten batez besteko nota kalkultzeko edo dirulaguntzak eskatzeko ikasgaia besteen hainbesteko balioa izatearen» aldekoak ote ziren galdetzen zitzaien.

Gotzaien Batzarrak askotan argudiatu du Erlijio-ikasgaia gainontzeko oinarrizko ikasgaien «parekagarri» izan beharraren zergatiaz. Baina parekagarri ez du esan nahi berdin-berdina. Izan ere, Lomcen, hautazkoa izatea aurreikusita dago (ez enborrekoa eta derrigorrezkoa, Matematika, Hizkuntza edo Historia izan daitezkeen bezala). Inkestak planteatzen duenaren kontra, ez da aurreikusten ere ikaslearen kalifikazioetan berdin balioestea. Arrazoizkoa dirudi borondatez aukeratzen bada, ebaluatua izatea debaluatua izan ez dadin. Baina Lomcek ez du aurreikusten ere kanpoko ebaluazioetarako nota kontutan hartzea.

Inkestak, afera honetako errealitateari uko eginez, Erlijio-ikasgaia «ondorio guztiekin ikasgai bat gehiago» izatearen kontrako gehiengo bat dagoela ondorioztatzen du. Hala eta guztiz ere, azaleko izenburua haratago doa eta oraindik desinformatzaileagoa da «espainiarren %70ak Erlijioa ikasgaia izan dadila ukatzen duela» esaten duelako, inkestak hori galdetzen ez duen arren.

Benetako zenbakiek (ez inkestek), gaur egun, oztopoak oztopo, hiru ikasletik bik Erlijio-ikasgaia aukeratzen dutela esaten dute. Gurasoak dira libreki eta borondatez beraien seme-alabentzako eskatzen dutenak, Espainiar Konstituzioaren 27.3. artikuluak ezagutzen dien oinarrizko eskubidea erabiliz.— Isidro Catela Marcos. Gotzaien Batzarrako Informazio Bulegoko Zuzendaria.

www.elpais.com

Gehiago irakurri:

Finlandian eta Alemanian Erlijio-ikasgaia derrigorrezkoa da

Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin

LOMCEren hutsuneak Erlijio-ikasgaian

0 comentarios en “GOTZAIEN BATZARRAK «EL PAIS»en GEZURRAK SALATZEN DITU”

  1. Pingback: GURASOEK SEME-ALABENTZAT ERLIJIOA AUKERATZEKO DUTEN ESKUBIDEA DEFENDATU BEHAR DUTE ERAKUNDEEK” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ROUCOK ERLIJIO-IKASGAIKO MATRIKULAZIOA URTERO BERRITU BEHARRA KRITIKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio