EPAILEAK IRAÑETAKO PARROKIARI ARRAZOIA EMAN DIO SAN GREGORIO ERMITAREN AUZIAN

SENTENTZIAREN ARABERA, UDALAK KOSTUAK ORDAINDU BEHARKO DITU

2009ko otsailaren 18an, Irañetako Udalak (Nafarroa) herriaren erdigunean dagoen San Gregorio ermita inmatrikulatu zuen. Ekintza honi San Juan Batailatzailearen Parrokiak inskripzioa baliogabea deklaratu zedin eskatuz erantzun zion eta baita ermitaren jabetza Parrokiari zegokiola ezagutu zedin eskatuz ere. Bi aldeek beraien argudioak aurkeztu zituztenenan, epaiketa 2011ko urriaren 24ean egin zen.

Azkenean, aurreko maiatzaren 29an D. Jose Antonio Gonzalez Gonzalezek, Iruñako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaileak, Parrokiaren aldeko epaia eman du: honetan, Irañetako San Juan Bautistaren Eliz-parrokia Irañeta herriko San Gregorio ermitaren jabea dela baieztatzen da, gainera, zuzenbidearen kontrakoa delakoan Udalaren aldeko ermitaren erregistro-inskripzioa baliogabea aitortzen da eta Udalari kostuak ordaintzera behartzen zaio.

Sententziaren argudiobidean, Irañetako Parrokiako kontu-liburuek ekartzen dituzten datuei garrantzia ematen die epaileak eta frogatutzat jotzen du Parrokiak San Gregorio ermita jabe bezala eduki izan duela, jabetza bakezkoa, publikoa eta etengabekoa izan delarik. Hortaz gain, Udalak ermitaren sostengurako zenbaitetan egindako ekarpenak Parrokiari emandako diru-laguntzen kontzeptuan egin direla irizten du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio