«ABORTOAREN ESPAINIAR LEGEDIA ERABAT BIDEGABEA» DELA SALATU DUTE GOTZAIEK

DATORREN APIRILAREN 8an OSPATUKO DEN BIZIAREN ALDEKO JARDUNALDIA DELA ETA

Hau ni naiz…
GIZAKIA HASIERATIK

Beraien mezuan, gotzaiek zera oroitarazten dute: “inork ez du, inolako baldintzatan, gizaki errugabe bat modu zuzenean akatzeko eskubiderik. Horregatik, gizakiaren biziaren kontrako atentatu oro arrazoiaren kontrako eta justiziaren kontrako atentatua da eta Jainkoaren kontrako irain larria da. Hortaz, Elizaren ahotsa leku guztietatik zabaltzen da «sorketatik gizakia errespetatua eta pertsona bezala hartua izan behar dela» aldarrikatuz eta, horregatik, momentu horretatik pertsonaren eskubideak ezagutu behar zaizkiola, batipat gizaki errugabe ororen ezin bortxatuzko bizitza-eskubidea».

Hala, “giza biziaren oinarrizko ongiaren babesa eta bizitza-eskubidearena autoritatearen funtsezko betebeharren barruan dago. Autoritateak bete behar duen zerbitzu hau gizartean dagoen eskaera jasotzean besterik ez datza, gizartea familian -gizartearen oinarrizko zelula- sorturiko pertsonez osatuta baitago. Bizitza-eskubidea, Estatuaren kontzesio bat ez dena, Estatu beraren aurreko eskubide bat da eta honek babesteko betebeharra du beti“.

Apezpikuek “abortoari buruzko gaur egungo espainiar legedia erabat bidegabea dela» baieztatu dute, «biziaren errealitatea ez duelako behar bezala ezagutzen ezta babesten ere«. Horregatik, “Lehenbizikoa eta funtzeskoena den bizitza-eskubideari dagokionez, guztion eskubideak ezagutuak eta babestuak izan daitezen, legearen aldaketa» eskatu dute.

Iturria: www.conferenciaepiscopal.es

Gehiago irakurri:

Literatura nobel saria txinako haur bakarraren politikarekin kritikoa den idazle batek irabazi du

 

Scroll al inicio