PSOEk ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ETA OHZrekin NAZIOARTEKO AKORDIOAK URRATU NAHI DITU

Alderdi Sozialistak Erlijio-ikasgaia eskolatik kanporatu eta Elizak OHZ ordain dezala nahi du. Hala eta guztiz ere, ideia honek Estatu Espainolak Elizarekin sinatutako Akordioak urratzen ditu.

Erlijio-ikasgaia eskola kurrikulu eta ordutegiaren parte ez izateko onartu du PSOEk bere Konferentzia Politikoan. Erlijio- eta Kontzientzia-askatasunerako Behatokiak neurri honek nazioarteko zuzenbidea urratuko lukeela oraitarazten die. “Alderdi Sozialistak herrialde laiko bat egin nahi du Espainia eta, hori lortzeko, bururatzen zaiona erabiltzen ari da» dio Maria Garciak, aipatu behatokiko bozeramaileak.

 “Eskoletatik Erlijioa deuseztatzea edo OHZren salbuespena Eliza Katolikoaren higiezinei kentzea Aulki Santuarekin sinaturiko Akordioak ez betetzea litzateke, zeinetan esaten baita ikasgaia unibertsitate aurreko hezkuntza guztian presente egon behar duela”, gaineratzen du Garciak.

Erlijio- eta Kontzientzia-askatasunerako Behatokiak, Konstituzioaren arabera, Espainia herrialde akonfesional bat, ez laikoa, dela oroitzen du. Konstituzioak, gainera, Eliza Katoliko aipatzen du, gure herrian tradizio gehiena duena delako. “Alderdi Sozialistak kolpe batez tradizioko 20 mende deuseztatu nahi ditu Espainian. Ikasleak ezjakinak egin nahi ditu, artea edo historia uler ez dezaten, eta gure herriaren kristau erroak deuseztatu”, azpimarratzen du Maria Garciak. Gainera, bozeramailearen arabera, «ikasleak eta gurasoak dira, eta ez alderdi politiko bat, beraien ideia moralen arabera, Erlijio-ikasgaia ikasi nahi duten ala ez erabaki behar dutenak».

Sozialisten Konferentzia Politikoan adostutako beste ideia laizista bat Eliza Katolikoaren higiezinei OHZren salbuespena kentzea da. Sozialistek ahazten dute hauek guztiek zerga honen ordainketaz salbuestutak daudela ere:

–       Gizarte serbitzuak.

–   Ebanjelikoekin, judutarrekin zein musulmanekin eginiko hitzarmenak direla eta, Erlijio-erabilera bideratutako higiezinak.

–       Gobernu atzerritarrena edo eta salbuespena nazioarteko hitzarmenengatik dagokienena.

–       Gurutze Gorriarenak.

–     Trenbideak okupaturiko lurrak eta lurrotan kokaturiko eraikinak.

–       Hitzartutako ikastetxeak.

–       Historia- eta arte-ondarearen jabetza diren lurrak.

–       Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

 “Sozialistek Eliza Katolikoari soilik eskatzen diote OHZren ordainketa. Salbuestuta dauden beste erakundeak eta Elizaren gizarte ekintza ahazten dute -milaka pertsonei laguntzen dieten bere ikastetxe, ospital, gizarte zentru, etabarrekin Estatuari dirua aurrezten-”, gaineratzen du Maria Garciak. “Dirudienez, Alderdi Sozialistak ez du nazioarteko zuzenbidea errespetatu nahi, baina berari interesatzen zaizkion hitzarmenak urratzen ditu soilik. Erlijio- eta Kontzientzia-askatasunaren Behatokitik Erlijio-gertakaria eta Erlijio batengan sinisten duten pertsoak errespeta ditzala eskatzen diogu PSOEri”, amaitzen du Garciak.

Gehiago irakurri:

Erlijioa Eskolan Nafar Plataforma eratu da

Iruzurrak aurrera darrai: PSOEk Erlijioa eskolatik ateratzeko eskatu du orain

On Frantzisko Perez: «Elizak 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkio Estatuari»

1 comentario en “PSOEk ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ETA OHZrekin NAZIOARTEKO AKORDIOAK URRATU NAHI DITU”

  1. Pingback: AUZITEGI KONTITUZIONALAK KONSTITUZIOAREN KONTRAKOA JO DU ELIZA OHZ ORDAINTZERA BEHARTZEN ZUEN LEGE NAFARRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio