RAJOYREN HEZKUNTZA LEGE BERRIAK EZ DU ERLIJIO-IKASGAIA AIPATZEN

 

Aurreko astean Madrilen onartutako PPren hezkuntza erreformak (LOMCE) ez du inondik inora Erlijio-ikasgaiaren aipamenik egiten. Dirudienez, Espainiako Gobernuaren kezken artean ez dago Erlijio-ikasgaiaren egoera ilegala eta injustua konpontzea.

Urte hauetan guztietan, Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak urratu dira, Erlijio-ikasgaiak ez duelako gainontzeko oinarrizko materiek daukaten balio bera izan. Hala da, ikasgai hau ez da ebaluatu ezta zikloko batezbestekoetan kontutan hartu ere. Erlijio-ikasgaiaren alternatiba -izan denean- diskriminazioa ekarri die Erlijioa libreki aukeratu duten ikasleei, kurtsoko gainontzeko ikasgaiak indartzeko edo denbora libre gisa erabili izan delako. Bestelako arazo bat izan da Erlijio-irakasleek izan dituzten lan baldintzen ezegonkortasuna.

Oroitarazi beharra dago PPk izandako aurreko bi legealditan -horietako bat gehiengo absolutuarekin gainera- alderdi honek ez zuela deus ere egin Erlijio-ikasgaia legediari egokitzeko, bigarren legealdiko amaieran bultzatu zuen lege proiektua izan ezik (LOCE), azkenean aplikatu gabe gelditu zena.

LEGE BERRIA (LOMCE) IRAKURTZEKO KLIKATU HEMEN

Gehiago irakurri:

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainen agiria

14 Erlijio-irakasle kalera eta 64k jardunaldi murrizketa pairatuko dute Nafarroan

 

 

 

5 comentarios en “RAJOYREN HEZKUNTZA LEGE BERRIAK EZ DU ERLIJIO-IKASGAIA AIPATZEN”

  1. Pingback: ERLIJIO-IKASGAIA ELKARRIZKETA ALDIAN DAGO MARTINEZ CAMINOREN ESANETAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: “EUROPA LAICA”ren GEZURRAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: ESKA DIEZAIOZU GOBERNUARI ERLIJIO-IKASGAIAREKIN JUSTIZIA EGIN DEZAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: LEHEN EZ BEZALA, ERLIJIOAZ HITZ EGITEN DU PPren HEZKUNTZA LEGEAREN ZIRRIBORROAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  5. Pingback: ESKA DIEZAIOZU GOBERNUARI ERLIJIO-IKASGAIAREKIN JUSTIZIA EGIN DEZAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio