Frantzisko Aita Santuak Florentzio Rosello Avellanas Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako Apezpiku izendatu du. Orain arte, Gotzaien Batzarrako Espetxe Pastoraltzaren zuzendaria izan da. Izendapena aurreko ostegunean, 2023ko azaroaren 9an izan zen. 2007. urtetik Iruñeko Artzapezpiku zen Frantzisko Perez Gonzalezek apostolu administratzaile bezala jarraituko du Artzapezpiku berriak bere kargu berria hartu arte.
Artzapezpiku berria Alcorisan, Tereuelen, jaio zen 1962ko urtarrilaren 10ean. 1973an Reuseko fraile mesedetakoen Seminarioan sartu eta 1980an lekaide edo erlijioso egin zen. Orduz geroztik, Filosofia eta Teologia ikasketak burutu zituen Valentzian eta Bartzelonan. 1986an, Alcorisan, Teruelen, apeztu zen. Bere lehenbiziko destinoa Bartzelonako Mesedetakoen Etxean izan zen (1985-1986). Hura baimenan edo baldintzapeko askatasunan zeuden presoendako harrera-etxea zen. Geroago, Valentzia, Castellon eta Elcheko mesedetakoen konbentuetan ibili da eta baita Bartzelonako kurian ere. 2015an Castellonera bueltatu zen gaur egun arte.
Fraile Mesedetakoen Ordenan kargu desberdinak izan ditu. Hortaz gain, Valentziako parrokia batean bikario izan zen, baina bere lanik berezkoena Espetxe Pastoraltza izan da, presoen harrera eta ardura erlijiosoa, alegia. Hala, Fontcalentgo (Alicante) kartzelako kaperaua izan da, Valentziako Espetxe Pastoraltzaren arduraduna, eta baita Orihuela-Alicante elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzaren delegatua. 2015tik aurrera, Gotzaien Batzarrako Espetxe Pastoraltzaren arduraduna izateaz gain, Castellongo Mesedetakoen nagusia eta bertako espetxeko kaperaua izan da ere.
Ongi etorri D. Florentzio!