Aurreko igandean Frantzisko Aita Santuak iragarri zuenez, Fernando Sebastian Aguilar Iruñeko artzapezpiku ohia kardinal izendatuko du.
On Fernandok hurrengo otsailaren 22an jasoko du kardinalgoa beste 19 lagunekin batera Vatikanon.
Sebastian Gotzaien Batzarreko Zuzendariordea izan zen (1993-1999 eta 2002-2005) eta baita Idazkari orokorra ere (1982-1988).
1979an Juan Pablo II. dohatsuak gotzai izendatu zuen On Fernando. Calatayuden jaio zen, Zaragozan, 1929ko abenduaren 14an. 1945an, Vicen, Klaretar Misiolarietan sartu zen. 1946ko irailaren 8an botoak egin zituen. Klaretarren Seminarioetan filosofia eta teologia ikasketak burutu eta gero (Solsonan eta Vallsen), Arriba y Castro Kardinalak apeztu zuen 1953ko ekainaren 28an. Berehala, Erromara joan zen Teologian espezialitatea egitera. 1956an Lovainako Unibertsitatean (Belgian) Filosofia Garaikidea, Oinarrizko Teologia eta Sakramentuen Teologia eta Pastoraltza landu zituen.
1966an Iglesia Viva aldizkaria sortu zuen. 1971 arte aldizkari honetako zuzendaria izan zen. Aurretik, Espainiar Mariologia Elkarteko kidea izan zen (1959) eta Ephemerides Mariologicae aldizkariko Zuzendaria (1966). 1967an, Salamankako Pontifize-Unibertsitatean irakasle bezala hasi zen. 1970an Teologia Fakultadeko Dekano aukeratu zuten eta 1971ko irailan Errektorea. Azken kargu hau 1979 uztailaren 17a arte izan zuen.
PASTORAL KARGUAK
1979ko abuztuan, Juan Pablo II. Dohatsuak Leongo Elizbarrutiko Gotzaia izendatu zuen, irailaren 29an gotzai egin zutelarik. 1991ko irailan, Granadako Artzapezpiku Laguntzailea zelarik, Juan Pablo II. Aita Santuak Malagako Elizbarrutiko Administratzaile Apostolikoa izendatu zuen. 1992an, Salamankako Pontifize-Unibertsitateko Kantzilerra egin zuten. 1993ko martxoaren 26an, Iruñako Artzapezpiku eta Tuterako Apezpiku izendatu zuten. Urte bereko maiatzaren 15an hartu zuen kargu hori. Gotzaien Sinodoaren sei Batzarretan parte hartu zuen. Europari buruzko Gotzaien Sinodoaren Ohiz Kanpoko Prestakuntza Batzarraren Batzordeko partaide izan zen.
1994an Bizitza Sagaratuari buruzko Gotzaien Sonodoan parte hartu zuen. 2001ko ekainan, Salamankako Pontifize-Unibertsitateak Katedradun, Dekano, Errektore eta Kantziler Handi bezala egindako lana saritzeko Urrezko Domina eman zion.
2003ko irailaren 15etik 2004ko maiatzaren 29ra, Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Administratzaile Apostolikoa izan zen. 2004ko ekainan, Pablo VI. Fundazioko Patronatuaren Presidentea izendatu zuten. 2007ko uztailan, Aita Santuak Iruñako Artzapezpikutzari On Fernandok egindako ukoa -75 urte zituen- onartu zuen. On Frantzisko Perez Gonzalezek ordezkatu zuen Iruñako Aulkian 2007ko irailaren 30an. Pastoral gobernu lanetatik libre, Benedikto XVI.ak Lumen Deiko Nagusi Orokorra egin zuen urte batez. 2012ko apirilaren 26an, Pablo VI.aren Fundazioko Urrezko Domina ezarri zioten.
Gehiago irakurri:
Juan Antonio Aznarez Gotzai Laguntzaile berriaren apezpikugintza
Iruñako Artzapezpikuak biziaren alde errezatu zuen abortatzeko Antsoaingo zentruaren aurrean
“Gerra gehiagorik ez”, Aita Santuaren deialdia Angelusan
Pingback: NAFARROAKO PARLAMENTUAK SEBASTIAN KARDINALAK HOMOSEXUALTASUNARI BURUZ ESANDAKOA GAITZETSI DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN