APEZ BATEK SUIZIDIO BAT SAIHESTU DU

“Okerrena gertatuko zela pentsatu nuen”

Ismael Rojo izan zen «Viaducto de Segovia» zubian (Madril) bere buruaz beste egiteko asmoa zuen gizona ikusi zuen lehenbizikoa.

Aurreko ostegunean, hiru gizonek Madrileko Viaducto de Segovian bere burua bota nahi zuen gizon bat salbatu zuten. Horietariko bat, hamar egun lehenago apeztutako gizon bat, suizidaren asmoa antzematen lehenengoa izan zen.

http://terra.tv/default.aspx?play=1&cid=471338

Ismael Rojo da zubiaren hesian zegoen pertsona konbentzitu zuen apeza. Ismaelek egindako adierazpenetan, gizona ikusterakoan sentitu zuena esan zuen: “Ni begira gelditu nintzaion, otoitzean ari nintzela, kristala eta hesiaren artean ikusi nuen eta okerrena gertatuko zela pentsatu nuen“.

Apeza amildegira begira zegoen gizonarekin hitz egiten saiatu zen eta gizonak «aita, nik bekatu egin dut». “Guztiak badu erremediorik» esan zion apezak, baina itxaropena ematen saiatu arren, apezak gizonari oliadura ematera ailegatu zen.

“Azkeneko zigarroa atera zuen eta hamar euroko bilete bat erori zitzaion, bueltatu nion eta honela bera despistatzea lortu nuen» gaineratu zuen apezak. Berehala, publizidade-banatzaile bat agertu zen eta «behetik sartu zen» eta gero beste gizon bat, apezgaia zena, goitik salto egin eta gizonaren asmoa ekiditen lortu zuten Polizia eta Samur ailegatu arte.

Ismael Rojok gizonaren berri izatea eta berarekin solastea gustatuko zitzaiola adierazi zuen: “Zuen deia jaso dudan bezala (komunikabideez ari da), gizonarena jaso nahiko nuke”.

www.terra.esetik moldatua

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio