2015-07-30
Vatikanoko Penitentziaria Apostolikokoak barkamen osoa eman die Inaziotar Bidearen lehen Jubileu Urtean Loiola eta Manresako santutegietara doazenie
Vatikanoko Penitentziaria Apostolikokoak barkamen osoa eman die Inaziotar Bidearen lehen Jubileu Urtean Loiola eta Manresako santutegietara erromes modura doazen fededun katolikoei, zuzenbide kanonikoak ezartzen dituen baldintzak betez gero.
Halaxe jakinarazi du Mauro Piacenzak, Vatikanoko Penitentziari Nagusiak, bi dekretu bidez.
Erabakiak Jesusen Lagundiko A. Probintzial Francisco José Ruiz Pérez jesulagunak, Donostiako gotzain Mons. Jose Ignazio Munillak eta Vic-eko gotzain Mons. Romà Casanovak egindako eskaerei erantzuten die.
Hauen lurraldeetan kokatzen dira Inaziotar Bideko bi santutegi nagusiak: Loiolakoa eta Manresakoa.
Vatikanoko Penitentziaria Apostolikoak bere dekretuan dio erromesak Ignazioren konbertsioaren eta Montserrat eta Manresara egin zuen erromesaldiaren «bostehungarren urteurren sakratua prestatzeko asmoz» joango direla.
Bestalde, baldintza modura, erromesek santutegietan ospakizun erlijiosoren batera joan beharko dutela adierazten du, edo, gutxienez, «beharrezko denbora eskaini beharko diote, Jainkoari, kristau fedearekiko Espainiaren leialtasunaren alde, apaiz eta erlijiosoen bokazioen alde eta giza familiaren instituzioaren defentsaren alde erregutzeko».
Inaziotar Bidearen lehen Jubileu Urtea abian da
Espainiako Jesusen Lagundiko Aita Probintzial Francisco Jose Ruiz Perez jesulagunak bi jubileu urte izendatu zituen iazko San Ignazio egunean.
Lehenengo Jubileu Urtea ostiral honetan, uztailaren 31n, hasi da. Loiolako Iñigoren konbertsioaren eta Manresara egin zuen erromesaldiaren 500. Urteurrenean, 2021eko uztailaren 31n hasi eta 2022ko uztailaren 31n amaituz, bigarren Jubileu Urtea ospatuko.
Manresan, uztailaren 31n, San Ignazioren solemnitatean, arratsaldeko 20:00etan, jubileu atearen irekiera ospatu zen Cova de St. Ignasi Santutegian egingo den Jubileu Urtearen Hasiera Meza Solemnean.
Meza A. Josep M. Soler OSB Montserrateko abateak presiditu zuen eta berarekin batera A. Llorenç Puig SJ Kataluniako jesuiten lurralde plataformako delegatuak, Mn. Juan Antoni Castillo Manresako Artzapezak, Mn. Antonio Boqueras Manresako La Seu-ko errektoreak, A. Lluis Migraña SJ Covako Nagusiak eta A. Jose L. Iriberri SJ Inaziotar Bideko zuzendariak.
Jubileu Urtearen hasiera Loiolako Santutegian abuztuaren 1ean ospatu zen, Loiolako Santutegian ohitura delako San Ignazio jaia abuztuaren 1ean ospatzea Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azpeitiko Udaletxeko agintarien parte-hartzearekin.
Meza Solemnea hasi baino lehen, 11:00etan, Donostiako Gotzain Mons. Jose Ignazio Munillak Inaziotar Bidearen hasierako plaka bedeinkatu zuen. Ondoren, Eukaristia Mons. Munillak presiditu zuen eta berarekin batera, Mons. Francisco Perez Gonzalez Iruñeako Artzapezpiku eta Tuterako gotzaina, Mons. Mario Iceta Bilboko Gotzaina, , A. Francisco Jose Ruiz Perez SJ Espainiako Jesuiten Probintziala, Koldo Alzibar SJ Loiolako Santutegiko Errektorea eta A. Jose L. Iriberri SJ Inaziotar Bideko zuzendaria.
Eukaristia honetan jesuiten A. Probintzialak Inaziotar Bidearen Jubileu Urteari buruz Adolfo Nicolas SJ Jesusen Lagundiko Aita Jeneralak idatzitako eskutitz bat irakurri zuen.