Portada » CUATRO TELEBISTAREN GEZURRAK ERLIJIOA ETA MURRIZKETEI BURUZ

CUATRO TELEBISTAREN GEZURRAK ERLIJIOA ETA MURRIZKETEI BURUZ

PinochoOhi bezala, Cuatro telebistak kalumniara jo du informazio erlijiosoaz jarduterakoan. Oraingoan, Erlijio-ikasgaiari tokatu zaio. Propaganda leninistaren modura, «Las mañanas de Cuatro» saioan “Hezkuntzako guraizek ez diote Erlijioari eragiten“ izenburupeko edukia eskeini dute. Beste gezurren artean, bideoan «ikasgai honetako irakasleei zuzendutako partida areagotu dela» baieztatzen da.

Irain hauek ezin dira erantzunik gabe geratu. Gezur borobilak eta larriak dira eta Erlijio-irakasleak hezkuntzako murrizketen eta sistema ekonomikoaren porrotaren errudunak egiten dituzte.

Batek urteetan zehar kontratu finko bat zeukaten lankide asko eta asko aldebakarreko kaleratzeak pairatzen ikusi ditu; justifikaziorik gabeko lanaldi murrizketak; ikasleen aukera librerako Erlijio-ikasgaia eskeini ere egiten ez duten ikastetxeak; urte askoan zehar Gizarte Segurantzarik gabe lan egin duten lankideak, etab. Difamazio kanpaina hauek guztiak errabia sorrerazten dute.

Krisialdia baino lehenago langile hauek pairatzen zituzten murrizketez gain, esan beharra dago Erlijio-irakasle finkoak alde handiz murrizketa gehien jasan dituztenak direla. Adibide batzuk: 8 Erlijio-irakasle bota dituzte eta beste 50ri jardunaldi murrizketa ezarri diete Nafarroan 2013-14 ikasturtean

14 Erlijio irakasle kalera eta 64k jardunaldi murrizketa pairatuko dute Nafarroan

Murrizketa hauei, Alderdi Popularrak LOMCEren bidez ezarriko dituen murrizketak gehitu behar dizkiogu. Alderdi politiko, sindikatu eta elkarte laizistenak isildu gabe kontrakoa esaten ari diren arren, PPren hezkuntza erreformak Erlijioaren derrigorrezko eskaintza bertan behera utziko du Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan. Autonomi Erkideoak edo zentruetako zuzendaritzak izango dira hori erabakiko dutenak.

Ehunka mila ikasle, nahi izan arren, Erlijio eman gabe geratzen ahal dira. Zenbat lan postu desagertzen ahal dira?

Azpijoko nazkagarri honen aurrean, Erlijio-irakasleak ezin dira isilik egon, aitzitik, Hezkuntzako murrizketen egia eta Alderdi Popularraren hezkuntza erreformaren egia argi eta garbi salatu behar dute.

Gehiago irakurri:

“Europa Laica”ren gezurrak

PPk ez du baztertzen Erlijio-ikasgaiaren izaera ebaluagarria negoziatzerik

Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio