Hezkuntza Ministerioak hiritarrei hezkuntza erreformaren inguruan beraien ekarpenak egiteko aukera ematen die. Hortarako, iradokizun buzoi bat jarri du martxan denek lege aurreproiektuari ekarpenak egin ahal izateko. Helbide honetan egiten daiteke: calidadeducacion@mecd.es .
Erlijioa Nafarroan blogatik Erlijio-ikasgaiarekin justizia egin dadila proposatzen dugu.
Proposamen honekin bat baldin bazatoz, bidali posta elektroniko bat Hezkuntza Ministerioari beheko eskaerarekin eta, nahi izanez gero, zeure ideiak gehitu:
Hauek dira Hezkuntza Lege berriarentzako egiten ditudan proposamenak:
1. Konstituzioaren arabera, eskola publikoan gurasoek Erlijio-ikasgaia aukeratzen ahal dute beraien seme-alabentzat, aukera libre hau egiteagatik desabantailarik pairatu gabe. Horretarako, Erlijio-ikasgaia eta honen alternatibaren erregulazioa hobetu behar da.
Erlijio-ikasgaiaren alternatiba, Hezkuntza Arreta, denbora galtze bat ekartzen du, hare gehiago, askotan eskola publikoan Erlijio-ikasgaiaren irakaskuntza eragozteko estrategia bat izaten da.
Hau dela eta, beharrezkoa da Hezkuntza Arretak kurrikulu bat izatea eta bi aukera libre hauek -Erlijioa eta bere alternatiba- ondorio guztiekin ebaluatuak izan daitezela.
2. Erlijio-irakasleen lan baldintzak hobetu behar dira ere. Hezkuntza publikoko irakasle guztiek dauzkaten lan baldintza berdinak izan behar dituzte, Erlijio-irakasleak xede guztietarako klaustroko kideak baitira.
Gehiago irakurri:
Erlijio-ikasgaia elkarrizketa aldian dago Martinez Caminoren esanetan
Rajoyren hezkuntza lege berriak ez du Erlijio-ikasgaia aipatzen
14 Erlijio-irakasle kalera eta 64k jardunaldi murrizketa pairatuko dute Nafarroan
Pingback: Eska diezaiozu gobernuari erlijio-ikasgaiarekin justizia egin dezan | Erlijioabizi.com
Pingback: LEHEN EZ BEZALA, ERLIJIOAZ HITZ EGITEN DU PPren HEZKUNTZA LEGEAREN ZIRRIBORROAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN