Portada » BIHAR EUSKARAZKO KRISTAU-IKASBIDE BAT KALERATUKO DA

BIHAR EUSKARAZKO KRISTAU-IKASBIDE BAT KALERATUKO DA

Atzo, Donostiako Gotzaiak, On Jose Inazio Munillak, Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutietan «Jesus da Jauna» haurrentzako euskaraz egindako kristau-ikasbidea kaleratukodela iragarri zuen. Ikasbide honen zati bat eskuragarri egongo da Interneten.

Munillak esan zuenez, Gotzaien Batzarrak Ikasbide hau 2008an argitaratu arren, Euskal Herrian oraindik plazaratzeke zegoen, euskarazko bertsiorik ez zegoelako. Orain, Ana Etxaide eta Unai Manterolaren lan boluntarioari esker, posible izango da kristau-ikasbide hau euskaraz eskuragarri izatea.

Hortaz gain, gotzai donostiarrak zera gaineratu zuen: batzuetan Elizaren mezuari «astuna eta abstraktua» dela leporatzen zaionez, ikasbidearen iragartzearekin batera katekesi intereaktiboren multimedia bertsioaren aurkezpena egin zuen.

Baliabide informatikoak dira, Munillak azpimarratu duenez, haurrek «Ikasbidea jolasten ikas dezaten».

Iruñan lan egiten duen Arguments Catequesis taldeak garatuta, katekesi digitalak animanziozko 44 eskola ekartzen ditu. Hauetariko batzuk dagoeneko www.elizagipuzkoa.org web orrian eskuragarri daude, web orri honek internautak www.arguments.es gunera berbidaltzen dituelarik.

Donostiako Gotzaiak Fedearen Urtea dela eta elizbarrutiak prestaturiko egitaraua aurkeztu du. Datorren igandean Artzai Onaren Katedralean eguerdian ospatuko den mezarekin hasiko da. Munillak zuzenduko du Eukaristia eta Orfeon Donostiarrak parte hartuko du.

Datorren urteko azarora arte egingo diren ekitaldien guztien artean, Arantzazuko martxa, martxoaren 23an, azpimarratu behar da eta baita Mario Izetak, Bilboko Gotzaia, Juan Maria Uriarte, Donostiako Gotzai ohiak, eta Munillak berak egun batzuk lehenago emango dituzten garizumako hitzaldiak ere.

Bestalde, Donostiako Apezpikuak bere liburu berria aurkeztu du, “Sinisten dut Jauna, baina handitu nire fedea”. Elkarrizketa forma duen argitalpen honetan «fedeak gaur egungo munduan sortzen dituen zalantzei buruzko solasaldia» aurkituko du irakurleak.

EFEtik egokitua

Gehiago irakurri:

Arguments

Sakramentuak

Gurutze-Bidea

Errosario Santua

Otoitzak euskaraz

Oinarrizko otoitzak power-pointean

1 comentario en “BIHAR EUSKARAZKO KRISTAU-IKASBIDE BAT KALERATUKO DA”

  1. Pingback: Lehen Jaunartzerako euskarazko kristau-ikasbidea kaleratuko da. | Erlijioabizi.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio