Agur Maria otoitza kartulinazko hainbat zatitan banatuko dugu. Gero, haurrak bi taldetan bereiziko ditugu. Talde bakoitzeko partaide bat jolastokiaren mutur batetan jarriko da eta berarengana banan-bana korrika joango diren taldeko kideei kartulina zatiak eman beharko dizkie (bakoitzari bat). Otoitzaren zati guztiak lortzerakoan, denak bilduko dira eta Agur Maria osatzen duen lehenbiziko taldeak irabaziko du. Haurrek primeran pasatzen dute.
Jolas hau http://siquieres-angeles.blogspot.com.es blogatik egokitu dugu.