14 ERLIJIO IRAKASLE KALERA ETA 64k JARDUNALDI MURRIZKETA PAIRATUKO DUTE NAFARROAN

Nafarroako Gobernuak Erlijio irakasleen plantila murrizketa handia egin du datorren 2012-2013 ikasturtera begira. Hezkuntza Departamentuko web orriaren arabera, 14 erlijio irakasle lanik gabe geratuko dira eta beste 64ri jardunaldi murrizketa aplikatuko zaie.

Argitu beharra dago murrizketa hauek jasango dituzten irakasleak ez direla interinoak, hau da, ez dira Erlijio Katolikoko ordezkapenak egiten dituzten irakasleak, indefinidoak baizik, hezkuntza publikoko langile finkoak. Horietako askok gainera urte askoan hezkuntzan lan egiten daramatenak.

Honela, argi eta garbi geratzen da zenbait sindikatuk Erlijioko irakasleei buruz botatako akusazioen faltsukeria, irakasle hauek murrizketa politikaren kaltetu handienak izaten ari baitira: Nafar Gobernuak kaleratutako Erlijio irakasle hauek ez dira interinoak plaza finkoa zutenak baizik.

Gauzak horrela, UPNren eskutik, Erlijio irakasleak -aspaldidanik, krisia baino lehenagotik, murrizketak sufritzen ari zirenak– bere lan egonkortasuna eta Erlijio hezkuntza libreki jasotzeko eskubidearen aldeko borrokan beste erronka berri baten aurrean egongo dira.

Gehiago irakurri:

Munillak Erlijio ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainen agiria

Aukeratu Erlijio Katolikoa gure seme-alabentzat

Scroll al inicio