ZERGATIK ELIZA KATOLIKOARI DAGOKION «X»a MARKATU ERRENTA AITORPENEAN?

2012-04-19

Elizak PFEZaren bitartez eskuratutako diruarekin milaka pertsonek laguntza jasotzen dute

Arrazoi ugari dago, arrazoi garrantzitsuak eta pixuzkoak, errenta aitorpena egiten dugunean, %0,7 Eliza Katolikoari ematea nahi dugula adierazten duen leihatila azpimarratzeko. Elizak bide honetatik eskuratzen duen dirutzari esker, milaka gaixo, behartsu eta baztertutako pertsonek, bestela izango ez luketen laguntza jasotzen dute.

Ondorengo datuak, Elizak gure gizartean egiten duen lan eskergaren erakusgarri dira:14libroIRPFtxiki.gif• 5.141 Ikastetxe; 990.774 ikasle. (Estatuari urtero 3 milioi euro aurrezten dizkiote)
• 107 eritetxe (Estatutari urtero 50 milioi euro aurrezten dizkiote)• 1.004 anbulategi eta zahar, behartsu, ezindue eta IHESak jotako gaixoentzat egoitzak. Guztira, 51.312 ohe (Estatuari urtero 4 milioi euro aurrezten dizkiote)

• Caritasen gastua urtero: 155 milioi euro (Estatuko kristauek jarritako dirua da)

• Manos Unidasen gastua urtero: 43 milioi euro (poltsiko beretik ateratzen den dirua)

• Elizbarrutietako Misioetako lan eta proiektuak (Domund): 21 milioi euro (hauek ere Estatuko kristauei esker lortzen dira)

• Prostituzioan, kartzelan edo drogen menpe izandakoak sendatu eta bergizarteratzeko 63 egoitza; 53.140 pertsona. (Estatuari urtero milioi erdi euro aurrezten diote)

• 937 umezurztegi; 10.835 haur jasotzen dituzte (Umezurtz-etxe bakoitzeko, urtero, 100.000 euro aurrezten dizkiote Estatuari)

•Historia eta arte-hondarearen mantenimenduaren gastuaren % 80 Elizak ordaintzen du (Estatuari urtero 32.000 y 36.000 milioi euro aurrezten dizkio)

Horrez gain, izan kontuan Mano Unidas, Caritas,…. eta Elizaren barneko erakundeetan lan egiten duten ia guztiek dohan, hutsaren truke aritzen direla. Zenbat eurotan zenbatu genezake milaka lagun hauen lana?

URTERO GIPUZKOAR GEHIAGO ELIZAREN ALDE
Urtetik urtera, gipuzkoar gehiago ohartarazten da Eliza Katolikoak gizartean egiten duen lanaren garrantziaz eta haren aldeko leihatila azpimarratzen du errenta aitorpenean.

Azken urteotako datuak bereziki aipagarriak dira, orohar, krisiaren ondorioz diru sarrerak gutxitu direla kontuan hartzen badugu. Izan ere, Gipuzkoan PFEZaren %7-a Eliza Katolikoari bideratu nahi dutenen kopurua ezezik, Elizak bide honetatik izan dituen diru sarrerak ere handitu dira.
2007 PFEZ- Elizaren aldeko aitorpenak %27,7. Diru sarrerak Gipuzkoan: 4,6 milioi Euro
2008 PFEZ-  Elizaren aldeko aitorpenak % 31,5 Diru sarrerak Gipuzkoan: 5,3 milioi Euro
2009 PFEZ-  Elizaren aldeko aitorpenak % 32,04 Diru sarrerak Gipuzkoan:5,4 milioi Euro

11xiglesiairpf.gif

Iturria: www.elizagipuzkoa.org

1 comentario en “ZERGATIK ELIZA KATOLIKOARI DAGOKION «X»a MARKATU ERRENTA AITORPENEAN?”

  1. Pingback: BILBO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO GOTZAIAK ETORKINAK OSASUN TXARTELARIK GABE UZTEAREN KONTRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio