Txema Mauleonek, alderdi honetako legebiltzarkideak, prentsa agerraldian erlijio-konfesioek zerga hau ordainduko balute Espainia osoan 2.500 eta 3.000 milioi euro artean bilduko liratekeela esan du.
Eskandalua da zenbateraino iristen ahal den klase politikoaren lotsagabekeria. Mauleonek Elizak -krisialdiaren biktimen alde gehien egiten ari den erakundea- OHZ ordain dezan nahi du, alderdi eta sindikatuen zerga-abantailak eta dirulaguntzak jarraitzen duten bitartean. Karitasek ezin estimatuzko bere gizarte-ekintza Eliza Katolikoaren lokaletan egiten du. Zer nahi du Mauleon jaunak? Txiroei elikagaiak eta bestelako laguntza banatzen dieten parrokiek OHZ ordain dezatela eta, berriz, alderdiek, sindikatuek, enbaxadek, miniterioek eta «irabazi-asmorik gabeko» beste erakundeak salbuestea?
Benedikto XVIak, San Agustin aipatuz, idatzi zuen bezala, “justiziaren arabera gobernatzen ez den Estatua lapur-talde bat baino ez litzateke” (Deus caritas est, 28a).
Gehiago irakurri:
Bilboko elizbarrutiak bere etxebizitzen %30a kaleratuak izan diren familiei eman dizkie
Karitasek 950.000 pertsona lagundu ditu 2010ean, 2007an baino milioi erdi gehiago
Pingback: ON FRANTZISKO PEREZ: “ELIZAK 35.000 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO AURREZTEN DIZKIO ESTATUARI” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: I-E KONTRA EGON ARREN, ARALARKO AINGERUAK NAFARROAKO PARLAMENTUA BISITATUKO DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: AUZITEGI KONTITUZIONALAK KONSTITUZIOAREN KONTRAKOA JO DU ELIZA OHZ ORDAINTZERA BEHARTZEN ZUEN LEGE NAFARRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN