Sotanadun zientzialariak: ahaztuak izan diren zientzalari handiak
Italian, liburu batek zientzalari apartak izan ziren apezak eta erlijiosoak berreskuratu ditu.
Edozeinek ezagutzen du Gregor Mendel, genetikaren aita den moje katolikoaren izena; batzuek bakarrik badakite ordea Niccolò Stenonek, gotzaia eta dohatsua, geologia modernoaren oinarriak jarri zituela; gutxik dute gogoan beste elizgizon katoliko askok hainbat esparruetako ikerketa zientifikoaren oinarria jarri zutela.
Horrexegatik Francesco Agnoli eta Andrea Bartelloni gai honen inguruan liburu bat idatzi dute: “Scienziati in tonaca-Da Copernico, padre dell’eliocentrismo, a Lemaître, padre del Big Bang” (La Fontana di Siloe argitaletxea), hau da, «Sotanadun zientzialariak-Heliozentrismoaren aita den Kopernikotik, Lemaîtrera -Big Bangen aita-«. Liburu honetan, zientzia esperimentalaren jatorrian pertsona erlijiosoak daudela nabarmentzen da. Hauentzat, natura ikertzea Kreatzaileak idatzitako liburua irakurtzen saiatzea besterik ez zen.
“Sotanadun zientzialariak” zientzia eta erlijioa uztartutzen zituen garai batetan bizi izan ziren pertsonai batzuen historia da. Fedea eta arrazoiaren harreman emankorraren adierazle paregabeak diren pertsonai batzuena, alegia.
Adibide asko aipatzen dira. Nicolás Oresme (1323-1382), Lisieuxeko gotzaia, Nikolas Kopernikoren aurrekaritzat jotzen dena, Leonardo Garzoni, magnetismoaren aita, Benedicto Castelli, hidraulikan jakituna, “biologoen printzea” den Lázaro Spallanzani, Europako lehenbiziko naturalista, Buenaventura Corti jesuita, fisikan aditua, Luis Galvani, animali elektroindarraren aurkitzailea, René-Just Haüy, mineralogian aditua, Georges Eduard Lemaître, Big Bang teoria asmatu zuen apeza, etab.
Honela, apeza-zientzialaria bikotea «itxura txarraz» aurkezten duen mitoa desegiten da. Hauxe da arazoa: positibismoaren dogmek, aspaldidanik giro liberalekin edo XX. mendeko diktadurekin lotuta egon direnak, behin eta berriz errepikatu direnez, gizartearen eragin handia izan dute.
Gehiago irakurri:
¿Kontraesaten al diote Jainkoarenganako fedeak eta zientziak?
Apezpikuek ongi etorria egin diote “Jainkoaren partikula”ri
Medikuntzako nobel saria zelula ama helduen erabileraren aldeko bi zientzalarik jasoko dute