ROUCO LOMCEren KONTRA

«Erlijio ikasleak baztertuak gelditzen dira nolabait» esan zuen Roucok

13/10/18

Gotzaien Batzarraren presidenteak, Antonio Maria Rouco Varelak, «Erlijio ikasleak nolabait baztertuak gelditzen direla» eta «baldintza hauetan Erlijio-ikasgaia mantentzea oso zaila dela» esan zuen aurreko ostiralan.

Madrilgo artzapezpiku kardinala denak Valladolideko Nuevo Siglo kluban bota zuen Eliza eta Estatuaren arteko zuzenbide-esparruari buruzko hitzaldi bat eta orain gutxi onartutako hezkuntza legearen (LOMCE) inguruko gogoeta hori egin zuen.

Wert legea bezala ezagutzen dena egun berean Juan Antonio Martinez Camino Gotzaien Batzarraren idazkariak kritikatu zuen ere, Haur Hezkuntzan ez duelako Erlijio-ikasgaia aipatzen eta Batxilergoan ez duelako eskeintzarik egiten.

Antonio Maria Rouco Varelak, kazetariei egindako adierazpenetan, «Erlijio-ikasgaiaren arazoa irekia dagoela», «aspaldiko kontua delako, 1991. urtetik datorrena» esan zuen.

Urte horretatik aurrera, Rouco Varelaren esanetan, «inoiz ez zen ongi konpondu», momentu hartara arte, «alternatiba izan zuelako beti», Felipe Gonzalezek zuzenduriko PSOEren Gobernuaren lehenbiziko legealditan eta guzti.

Gotzaiak gaineratu zuen momentu hartatik aurrera, «egiazko alternatiba akademikorik gabe» gelditu zela eta «baldintza horietan oso zaila da Erlijio-ikasgaia mantentzea», «Erlijio ikasleak, nolabait, baztertuak gelditzen direlako».

«Hau hobetu eta zuzendu beharra dago», baieztatu zuen, «Erlijio-ikasgaiaren tokia eskola publikoan Konstituzioan oinarri handia daukalako».

Honela, Erlijioa eskola publikotik desagertzeko Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela ohartarazi zuen.

Halaber, gurasoek beraien seme-alaben heziketa aukeratzeko eskubidea oroitarazi zuen. Hau «ez da Espainia eta Elizaren arteko Akordioen kontua» eta «konponduta dago; inork ez du eztabaidatu, alderdi politiko bat ere ez eta hare gutxiago alderdi handiek».

Gotzaiak adierazi zuen «etika politikoko» beste afera batzuk «gizarte bizitzako» esparrukoak direla, hortaz, gotzaiek iritzia emateko «eskubidea dute ere», «hiritarrak bezala adierazpen askatasunaren eskubidea erabiltzen dutelako».

Estatua eta Vatikanoren arteko Akordioak «ongi planteatuak daude eta indarrean daude», edozein gai bezala «berrikusten ahal diren» arren. «Teorikoki, dena berrikus baitaiteke, baita Konstituzioa ere» esan zuen.

Hala eta guztiz ere, zuzenbide-esparru hau «balioa daukala» azpimarratu zuen eta, bere aburuz, «ez du funtsezko aldaketarik behar».

Frantzisko Aita Santuari buzu galdetu ziotenenan hauxe erantzun zuen: «Jainkoari eskerrak, Aita Santua gizon oso librea da».

Hitzaldia eman behar zuen hotelera ailegatzerakoan, Valladolideko erdialdean, jende talde txiki batek Rouco Varelari eskola laikoaren eta abortoaren aldeko leloak ohiukatu zizkioten.

Beste batzuen artean, Gotzaien Batzarraren presidente ordea eta Valladolideko Artzapezpikua den Ricardo Blazquez lagundu zioten Antonio Maria Rouco Varelari.

Gehiago irakurri:

Martinez Caminoren arabera, Erlijio-ikasgaia LOMCEn baino hobeto dago oraingo legedian

LOMCE onartu da: Zapaterorena baino okerragoa da

LOMCEk Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak urratzen dituela salatu dute gotzaiek

Scroll al inicio