NAFARROAKO PARLAMENTUAK SEBASTIAN KARDINALAK HOMOSEXUALTASUNARI BURUZ ESANDAKOA GAITZETSI DU

Decálogo de periodistas progres para poner palos en las ruedas al Papa Benedicto XVI
Hatz salatzailea

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzarrak, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztuta, Iruñako Artzapezpiku ohia den Fernando Sebastianen hitzak gaitzesteko adierazpen instituzional bat aurkeztu zuen atzo.

Adierazpen honen alde PSNk, Bildu-Nafarroak, Aralar-NaBaik eta I-Ek bozkatu zuten. UPNk eta PPk kontrako bozka eman zuten.

Orain berri Kardinal izendatutakok Diario Sur egunkarian egindako elkarrizketa batetan bota zituen adierazpenak. Homosexualitatea «sexualitatea adierazteko modu eskasa» dela esan zuen, «honek ugalketara bideratua dagoen egitura eta xedea daukalako».  «Homosexualitate kasu asko tratamendu egoki batekin berreskuratu eta normalizatu daitezkeela» erantsi zuen ere.

Kezkatzekoa da Parlamentu batek hitz egiteko eskubidea zeinek daukan erabakitzea edo bere burua gizakiaren egi absolutuaren jabe egitea. Bestalde, ez du erokeria ematen sexualitateak funtsezko xedetzat -ez bakarra, jakina- ugalketa daukala esatea. Baieztapen hau ez da fede dogma bat, gizartearen biziraupenerako ezinbesteko gertakari natural eta bistakoa baizik. Baina gure parlamentarientzat «pekatua» omen da eta berehalako «anatema» merezi izan du.

Kasualitatea ote da gaitzespen honi baiezkoa eman dioten alderdi gehienak erregimen komunisten aldekoak izatea? Ez ote da PSOE, I-E edo Bilduren kontzientza txarrak jarrera fariseu hau bultzatu duena? Sozialismo errealak ez baitu homosexualenganako maitasun handirik agertu…

Esate baterako, sobietar Kode Penalaren 121. artikuluak bost eta zortzi urte tarteko kartzela zigorra aurreikusten zituen (gulagean izan zitezkeenak) ekintza homosexualak egiteagatik. 1934tik 1980 hamarkadako lehenengo urteetara, artikulu honetan oinarrituz, 50.000 gizon homosexual inguru kondenatuak izan ziren.

Maximo Gorki idazle komunista errusiarraren hitz hauek aipa ditzagun ere: “Herrialde faxistetan, homosexualitatea, gazteriaren azotea dena, zigorrik gabe loratzen da; proletargoak boterea eskuratu duen herrialdeetan, homosexualitatea gizarte delitua bihurtu da eta gogorki zigortzen da. Alemanian honako leloa dago jada: ‘Homosexualak errotik kenduz gero, faxismoa desagertzen da’ (Langile Humanismoa, 1934).

Baina zer inporta zaie gure parlamentariei hau guztia? Eta zer inporta zaie moja katoliko bat 80. hamarkadan New Yorken gay eta drogazale hiesdunenak zaintzeko zentru bat ireki zuen lehenbizikoa izatea? Eta zer axola zaie mundu osoko gaixo hiesdunen laurdena -zeinen artean homosexual asko dagoen- Eliza Katolikoak zaintzea?

Gehiago irakurri:

Fernando Sebastián Iruñako Artzapezpiku ohia Kardinal egingo dute

“Gartxot”en mitoak (II): Altobizkarreko kantua

Los mitos de “Gartxot”: el euskera en Roncesvalles

“Elizak 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkio Estatuari”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio