2013/10/18
Gotzaien bozeramaileak esan duenez, Lomce orain dagoen bezala onartuz gero, lege honek ez ditu Estatua eta Elizaren arteko Akordioak beteko.
Gotzaien Batzarraren idazkaria den Juan Antonio Martinez Caminok Erlijio-ikasgaia indarrean dagoen legedian Wert ministroaren legean baino hobe dagoela baieztatu zuen aurreko ostiralean. «Legea dagoen bezala ateraz gero, ez ditu betetzen Estatua eta Aulki Santuaren arteko Akordioak», ohartarazi zuen gotzaien bozeramaileak Ser irratiari eskeinitako elkarrizketa batean.
Gauzak horrela, Martinez Caminok testuak Haur Hezkuntzan Erlijioa ez eskeintzea eta, Batxilergoan, ikastetxeak hiru besterik eskeintzeko obligazioa daukan hamalau aukerazkoen artean paratzea kritikatu du. «Akordioek zentruentzat Batxilergoan eskeintza derrigorrezkoa dela esaten dute. Loen hau begiesten da. Indarrean dagoen legean hobeto dago», seinalatu zuen.
Hau dela eta, gotzaien bozeramaileak Wert legearekin gotzaiak «alde batekin» soilik pozik daudela ziurtatu zuen. Gainera, Gobernuarekin hezkuntza legearen inguruan «zenbait eztabaida informal», baina «ez asko», izan dituztela azpimarratu zuen. Hare gehiago, «aurreko gobernuarekin baino gutxiago».
Martinez Caminok Erlijio-ikasgaia konputagarria izan dadila defendatu zuen ere, oinarrizko ikasgaiekin parekagarria izan dadin, ebaluatzen ez den ikasgai bat «zirkulu kuadratu bat delako».
PSOEk proposatzen duen Vatikanorekin sinatuta dauden Akordioen berrikuspenari buruz, Gotzaien Batzarraren idazkariak horren kontra ez daudela argitu zuen, baina ez zekien zertan hobetu daitezkeen «oso neurrizkoak» direlako.
Gehiago irakurri:
LOMCE onartu da: Zapaterorena baino okerragoa da
LOMCEk Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak urratzen dituela salatu dute gotzaiek
Iruzurrak aurrera darrai: PSOEk Erlijioa eskolatik ateratzeko eskatu du orain
Pingback: ROUCO LOMCEren KONTRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIA ETA ALTERNATIBA ESKOLA ORDUTEGIAN BERRIRO EAEn | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: I-Ek ESKOLA KURRIKULUMETIK ERLIJIOA KENTZEKO ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ROUCO KARDINALA BERE “AGURRAN”: “ESTATUAK EZIN DU EZ FAMILIAREN EZTA GIZARTEAREN ORDEZ HEZITU ERE ORDEZKATU” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN