“LOMCE ez bada Gorteetako tramitean hobetzen, lege honek ez ditu Egoitza Saindua eta Estatu Espainarraren arteko Akordioak betetzen. Orain dagoen bezala ez ditu betetzen”. Honela mintzatu da Juan Antonio Martinez Camino Gotzaien Batzarreko bozeramailea Batzorde Iraunkorraren CCXXVIII. bileraren prentsaurrekoan.
Bozeramaileak gotzaiak Gobernuarekin elkarrizketan daudela azaldu du ere. Ez betetzea «Batxilergoan Erlijio-ikasgaiaren aurreikuspenean» datza. “Legea idatzita dagoen moduan, Erlijioa eskeintzen ez duten ikastetxeak egon daitezke. Hau Akordioen kontra dago”.
“Akordioen arabera Erlijioaren eskaintzak hezkuntza sistema osoan zentruentzat derrigorrezkoa eta guraso eta ikasleentzat boluntarioa izan behar du”. “Ez bada argi eta garbi geratzen ikastetxeek Erlijioa eskeini behar dutela, ez inor behartu Erlijioa ikasten, baina bai eskeini… Ez badute eskaintzen ez dira Akordioak betetzen”.
“Honek garrantzi handia dauka: gurasoek seme-alabak beraien sinesmen erlijioso eta moralen arabera hezitzeko eskubide konstituzionala daukate. Kezkatzen gaituen puntu bat da hau. Erlijio-ikasgaiaren estatutua Batxilergoan zehaztea. Eta Haur Hezkuntzan. Eta baita Erlijio-irakasleen estatutuari buruzko bigarren gehigarrian, espezifikoa baita eta hor ez da argi geratzen espezifikoa denik. LOEn bezala dago”.
Prentsaurrekoaren bideoa (32,50 minututik aurrera)
Gehiago irakurri:
Iruzurrak aurrera darrai: PSOEk Erlijioa eskolatik ateratzeko eskatu du orain
Rubalcaba: “Wert legea hilda dago”
Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?
Pingback: LOMCE ONARTU DA: ZAPATERORENA BAINO OKERRAGOA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: MARTINEZ CAMINOREN ARABERA, ERLIJIO-IKASGAIA LOMCEn BAINO HOBETO DAGO ORAINGO LEGEDIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ROUCO LOMCEren KONTRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ATZERA EGINGO AL DU PPk? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: I-Ek ESKOLA KURRIKULUMETIK ERLIJIOA KENTZEKO ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA ERATU DA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN