[youtube https://www.youtube.com/watch?v=lnkt7zWaUEM]
Aurreko urtarrilaren 26an, helikoptero istripuz hil zen Kobe Bryant saskibaloi jokalari handia, bere alaba Gianna eta beraiekin zihoazen zazpi lagunekin batera.
Istripua izan aurretik, Kobe bere alaba Giannarekin mezetara joan eta azkeneko komunioa hartu zuela jakinarazi dute komunikabideek. Familia fededun batean sortua, bizitzako arazoek gaztetako fede katolikoan sakontzera eraman zuten.
Hori dela eta, bere ospea bigarren maila batean jarririk, begirada gauza garrantzitsuenetan ipintzeko beharra ikusi zuen. Hainbat elkarrizketatan hortaz mintzatu izan zitzaien kazetariei. Maiz joaten zen mezatara eta elizan noiznahi otoitzean ikusten zuten bere parrokiko eliztarrek. Goian beude.
This was lovely too read