Frantzisko I. Aita Santuak Juan XXIII.a santu egiteko beharrezkoak ziren botuak onartu zituen aurreko uztailaren 5an. Hortaz gain, Juan Pablo II. kanonizazioaren inguruko Konsistorio bat deitzea erabaki du.
Santuen auzietarako Kongregazioaren kardinal prefektoari eskeinitako entzunaldian, Aita Santuak dohatsu horien mirariak onartu ditu: Juan Pablo II., Opus Deiko prelatu izandakoaren Alvaro del Portillo eta Jesusen Esperantzaren lekaime eta fundatzailearen bitartekaritzari egotzitakoak.
Gainera, José Guardiet y Pujol, Mauricio Íñiguez de Heredia eta San Juan Jainkoarenaren Ospitalarien 23 lagunen martiritza onartu da, Fortunato Velasco Tobar eta Misioaren Kongregazioko 13 lagunak eta Maria Asumpta eta Jainko Artzaiaren Amaren Frantziskotar Misiolarien Ahizpen bi lekaime.
Amaitzeko, Nicola D’Onofrio, Bernardo Felipe, María Isabel de la Santísima Trinidad, María Carmen Rendiles Martínez eta Giuseppe Lazzati dohatsuen bertute heroikoak ezagutu dira.