Aurreko asteartean, Guillermo Meijon diputatu sozialistak «irakaskuntza konfesionalak» kurrikulumetik eta eskola ordutegitik kanpo ematea defendatu zuen. Hezkuntza lege berria eztabaidatzen duen legebiltzarreko batzordearen aurkeztean izan zen.
Zergatik egiten du PSOEk aldarrikapen hau orain eta ez gobernuan egon zen zortzi urteetan? Seguraski irakurleak galdera hau egingo diola bere buruari.
Meijonen erantzuna: egungo legea (LOE), Erlijioa aukeragai bezala eskeintzen duena, «ez da lege sozialista bat, Legebiltzarran adostasun handiena lortu nahi izan zuen PSOEren Gobernu batena baizik».
Meijonek oroitarazi zuen Kanpo-arazoen Batzordeko bere alderdikide den Juan Moscosok jada Aulki Santua eta Estatuaren arteko Akordioak negoziatzeko premiaz aritu zela.
Maria Jesus Moro PPko diputatuak «hau egiteko 8 urte izan dituzu» eta «orain eskolak ematen ez etortzeko» erantzun zion.
Maria Jesus Morori oroitarazi behar diogu PPk ere 8 urte izan zituela Erlijio-ikasgaiaren egoera negargarria konpontzeko eta ez zuen ezer ere egin. Beno, bigarren legealdiaren amaieran LOCE egin zuen, indarrean ez sartzeko denbora nahikoarekin eta honela Alderdi Sozialistari errua bota ahal izateko.
Gainera, LOCEk Erlijio konfesionala eta baita Erlijioa ikuspuntu kultural edo «akonfesional» batetik ikasteko aukera ematen zuen. Bi ikasgaiak ebaluagarriak eta konputagarriak egiten zituen. Zergatik ez du orain PPk eskema hori berreskuratu? Zergatik deuseztatzen du orain LOMCErekin Erlijio-ikasgaiaren eskeintza Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan -LOEk ez bezala-?
Meijonen arabera, PSOEk ez du gai honetan LOMCEren kontrako zuzenketarik aurkeztu «LOErekin bezala -adostasun handiarekin jaio zena- ezarri nahi dugun laikotasun eredu berriak» babes berdina izatea nahi dugu.
El País egunkariak Werten hezkuntza erreforman Erlijio-ikasgaia ebaluagarria eta batezbesteko notan berriro kontutan hartzen dela baieztatzen du. Aldi berean, ikasgai hau eta bere alternatibaren (Gizarte eta Kultura Balioak) artean aukeratzeko derrigortasuna ezartzen duela (egungo LOEk agintzen ez duena) dio. Baina Sandra Moneok iragarri zuen bezala, posible da Legebiltzarreko tramitean PPk Erlijio-ikasgaiaren ebaluagarritasunari uko egitea.
Dena dela, PPk alternatiba ebaluagarri bat jarriko balu, bere eginbeharra besterik ez luke beteko. Hori baita legeak agintzen duena. Eta baita zentzu komunak ere. Nola eman, bestela, espediente akademikoan ondoriorik ez duen ikasgai bat? Gaur egun indarrean dagon LOEn, Erlijioak ez du baliorik batezbestekoan, baina bai kurtsoz promozionatzeko.
Balioak lantzeko ikasgai alternatiba baten sarrerari buruz, ez dago bat ere garbi nola bateratuko den, Gobernuak ikasleek aldi berean Erlijio-ikasgaia eta bere alternatiba ikasi ahal izatea nahi baitu.
Hau, akademikoki nahiz ideologikoki, astakeria hutsa da. Alternatiba, hain zuzen ere, Erlijioaren ikasketa derrigorrezkoa ez izateko existitzen baita. Denontzako kafea inposatzea da, denontzako ikusmira bera derrigorrez ezartzen.
Hortaz gain, oraindik ez dakigu zein balio irakatsiko diren aipaturiko ikasgaian. Bestalde, nola adostuko dira ordutegiak aldi berean bi ikasgaiak ikasi ahal izateko? Ikasgai bat gehiago ikasi behar izango al dute Erlijioko ikasleek?
Gauzak horrela, PSOEk, Ezker Anitzak, BNGk eta UPyDk «Eliza Katolikoaren eta sektore atzerakoienen interesen aldeko lagapen hau» (!?) kritikatu zuten.
Horrialde hauetatik debate hau guztia tranpa bat besterik ez dela nekatu gabe errepikatuko dugu. PSOEk eta PPk aldez aurretik adostutako paperak antzezten dituzte agertokian. PSOE, maltzurretan maltzurrena, Erlijioa erasotzen duen gorri eta antiklerikala da. PP, berriz, Erlijioa eraso horiengandik babesten duen jainkojalea. Egia esan, PPren legeak (LOMCE) PSOErenak (LOE) baino traba gehiago jartzen dizkio Erlijioari. Baina antzerki horrekin laikotasunerako pauso bat gehiago bermatzen da eta baita PSOEk hurrengo legealdian Erlijio-ikasgaia deuseztatzea. Gezur hau irentsiko al dugu?
Quizás también le interese:
Rubalcaba: «Wert legea hilda dago»
Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?
Pingback: LOMCEk ELIZA ETA ESTATUAREN ARTEKO AKORDIOAK URRATZEN DITUELA SALATU DUTE GOTZAIEK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: LOMCE ONARTU DA: ZAPATERORENA BAINO OKERRAGOA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: MARTINEZ CAMINOREN ARABERA, ERLIJIO-IKASGAIA LOMCEn BAINO HOBETO DAGO ORAINGO LEGEDIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ATZERA EGINGO AL DU PPk? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: PSOEk ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ETA OHZrekin NAZIOARTEKO AKORDIOAK URRATU NAHI DITU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN