IRUÑAKO ARTZAPEZPIKUAK BIZIAREN ALDE ERREZATU ZUEN ABORTATZEKO ANTSOAINGO ZENTRUAREN AURREAN

http://www.corazones.org/santos/z_inocentes.jpgAurreko ostiralan, On Frantzisko Perezek, Iruñako Artzapezpikuak, hainbat lagunekin batera -gazteak gehienak- errosarioa errezatu zuen Antsoainen abortuak egiten dituen zentruaren aurrean. Biziaren aldeko ekimen hau Alerta Navarra taldeak antolatu zuen.

Otoitza hasi aurretik, han egoteko arrazoia Ume Errugabe Santuen bezperan bizia hasieratik bukaera arte errespetatua izan dadin eskatzeko zela azaldu zien komunikabideei: “kristau talde honekin egotearren etorri naiz eta, aldi berean, inorenganako gorrotorik gabe, mendekurik gabe, Jainkoaren errukia amaigabea dela adierazteko«. Jarraian, aborturik ez egiteko deia egin zuen, «abortuak trauma bat sortzen duelako beti eta boskarren aginduaren kontra doalako -ez duzu inor hilko-”.

«Bizia errespetatzen ez duen gizarte batek iparra galdu du» esan zuen Iruñako artzapezpikuak «bihotzaren barne-barnea ukitzera» etorri zela nabarmendu aurretik, «abortuak trauma bat uzten duelako beti«.

“Bizia ederra da” azpimarratu zuen On Frantziskok. Hortaz gain, parrokia batetan apeza zelarik bizitako kasu bat oroitu zuen. Emakume bati ahurdunaldia aurrera jarraitzeko gonbitea egin zion. Umea jaio zen, On Frantziskok bataiatu eta Lehenbiziko Jaunartzea eman zion eta, gaur egun, enpresa handi batetan lan egiten duen pertsona ospetsu bat da.

Bizia “Jainkoaren dohai bat da eta ezin dugu mespretxatu» adierazi zuen artzapezpikuak, «egoera honetan erori direnak ez daitezela desesperatu, barkatzen duen lagunaren eskua aurki dezaketelako beti eta esku hauek askori barkatu diete» gaineratuz. «Elizan abegia izateko toki berezi bat daukazu».

Elkarretaratzean egon izanari buruz, Elizarekin bat datozen talde askok leku askotan egiten dituztela, biolentzarik gabe, bihotza zabalik eta Estatu Batuetan gotzaiek ere parte hartzen dutela baieztatu zuen Frantzisko Perezek.

Gehiago irakurri:

Gallardon 1985eko lege tranpara bueltatu da

Gallardonek 1985eko abortuaren lege tranpara bueltatuko dela iragarri du

“Abortoraren espainiar legedia erabat bidegabea” dela salatu dute gotzaiek

2 comentarios en “IRUÑAKO ARTZAPEZPIKUAK BIZIAREN ALDE ERREZATU ZUEN ABORTATZEKO ANTSOAINGO ZENTRUAREN AURREAN”

  1. Pingback: FERNANDO SEBASTIAN IRUÑAKO ARTZAPEZPIKU OHIA KARDINAL EGINGO DUTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ABORTATZEKO ASMOA ZEUKAN MODELO BRITANIARRAK AZKEN MOMENTUAN ATZERA EGIN DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio