Aurreko sarrera batean esan genuen bezala, Gartxot, konkista aitzineko konkista filman Arturo Kanpionek bere El bardo de Izalzu (1917) eleberriko argudioari jarraituz, bardoak euskaraz herriaren ekintza gogoangarriak kantatzen ditu. Orreagako bataila ospetsua da (778), zeinean euskaldunek Karlomagnoren ejerzitoaren atzekaldea erasotu eta Roldan hil zuten.
Filma honetan ez da agertzen Altobizkarreko Kantua Kanpionek bere eleberrian islatzen duen bezala eta kantua «Orreagako Kantua» bezala aipatzen du. Gartxotek bere seme Mikelotekin kantatzen duen kantu hau erlijioso berriek (Conquesetik etorritakoak) debekatzen dute Chanson de Roland ezarriz.
Filmaren musika bera Benito Lertxundi kantari euskaldunak egin du. Lertxundik, duela hainbat urte, Altabizkarreko Kantuaren bertsio bat egin zuen (Altabizkar / Itzalzuko bardoari, 1981). Benito Lertxundiren bertsioak, egilearen beste hainbeste abestiren moduan, arrakasta handia izan du, bere indar sinboliko eta sentimentala dela eta.
Kanpionen eleberrian Altabizkarreko Kantuak daukan esanahiaz jabetzeko, ikus dezagun zer gertatzen den Gartxotek eta Mikelotek Orreagan kantu hau abesterakoan:
-¿Quiénes son esos euskaldunas que se dicen vencedores de Carlomagno?
Y como el Abad de Orreaga y los pastores les respondiesen que eran los antepasados de ellos, los peregrinos les gritaban desabridamente, discurriendo lógicamente sobre principios falsos:
-Sarracenos! sarracenos! quitaos de ahí, que nos impurificáis con vuestro hedor mahometano.
(«Narraciones Bascas II. El bardo de Itzaltzu«, Zarauz, Editorial Itxaropena, 1934, p.94)
Bistakoa da Eliza eta euskal nortasunaren arteko kontrajartze hori. Eliza europartzearen aldekoa izango litzateke, Karolinjiar Inperioaren aldekoa, Donejakue Bidea Islamaren kontrako tresna ebanjelizatzaile gisa erabiliz. Euskal sena edo nortasuna, berriz, Kristandadearen defendatzailea den Karlomagnoren gaineko garaipenean gauzatuko litzateke. Berriz ere, Elizak eta Kristautasunak euskaldunak arroztu eta alienatu egiten ditu.
Aurreko sarrera batean –Euskara Orreagan– Kolejiatak eta kalonjeek euskarari egin zioten ekarpenaz hitz egin genuen. Orain Altobizkarreko Kantu ospetsuari ailegatzen zaio txanda. Zer esan genezake honi buruz? Ba, argi eta garbi dagoela aipaturiko kantua faltsua dela, XIX. mendean asmatu baitzen.
Altobizkarreko Kantua 1834ean argitaratu zen lehenbiziko aldiz Institut Historique delakoaren idazkaria zen M. Garay de Monglavek idatzitako artikulu batean. Karlomagnoren garaikidea balitz bezala aurkeztu zen, Pirineotako bi aldeetan ahozko tradizioaz mantendua. Garayk testu zaharra gordetzen zuen pergaminoa Garat kontearen etxean ikusi izan zuela baieztatzen du (ikus ANAUT, Bernardo, Altabizkar-ko kantua, Enciclopedia Auñamendi).
Pergamino hau Tour d’Auvergne famatuarena izan omen zen, Donostian 1794ean konbentu batetako buruak jaso zuena. Jakina, Garayk, aurkikuntzari ahoz kontserbatutako detaileekin balioa eman nahian, kantua birmoldatu zuen plazaratu baino lehenago.
Aurkikuntzak zer esan handia eman zien garaiko adituei eta ohiartzun handia izan zuen. Kantuari buruzko artikuluak Actes de la Académie de Bordeaux (1855), Revue Béarnaise et Pyrénéenne ( 1863), Histoire du caractére et de l’esprit français ( 1867), Journal des Débats (1838) eta Dublin University Magazine (1875) bezalako argitalpenetan aurki daitezke.
F. Michel benetakotasunean sinistu zuen zalantza batzuk adierazi bazituen ere. Antzinatasunean sinistu zuen baina obrak adierazten duen sentimenduan oinarrituz, hau da, hain orijinala eta indartsua den gerlarien zerrendatze bikoitzan. Antzinateko beste antzeko kantu batzuekin konparatuz, XV. mende bukaeran Wencelas Hankak plazaratutako Défaite de Saxons olerki bohemiarrarekiko antza aurkitzen dio.
Baina 1883ko abenduan, Wentworth Webster jakintsu inglesak literaturaren faltsutze handienetarikoa deskubritu zuen. Kantua frantsesez -ez baitzen euskalduna- Garay de Monglave baionarrak egina zen, Parisen ikasle bezala bizi zena. Euskal ikasleen bileretan kantatzeko sortu zuen. Bere lagunetako batek, Louis Duhalde d’Espelettek, euskaratu zuen.
Websterrek bere aurkikuntza bikaina 1883ko Boletín de la Real Academia de la Historia argitalpenean ezagutarazi zuen. Orduan, Kanpionek eta Urmenetak darabilten kantu famatua, herriaren loriak islatzen dituen kantu mitikoa alegia, XIX. mendeko faltsutze bat besterik ez da, garai haietan egin ziren beste hainbat bezala.
Ez baita Altabizkarreko kantua antzinakotzat aurkeztu den faltsutze bakarra. Beste adibide batzuk Xahoren Anibalen Kantua, Arakistainen Alosen Kantua, Belzuntze de Hiribarrenen Heren-sugearen Kantua, Michelen Abarcaren Kantua edo Otaegiren Beotibarreko Kantua ditugu, hauek guztiak James Mcpherson eskoziarra eta bere sorkuntza den Fingalen -Ossian bardoari egotzitakoa- eraginaren ondorioak direlarik (ikus BIDADOR, Joxemiel, El euskera y la literatura en lengua vasca en la obra de Arturo Campión, Fontes Linguae Vasconum, no 102, 2006, págs. 299-320).
Hau al da eskeintzen diguten euskal kultura eta historia? Faltsutasunean eta mitoan oinarritzen dena?
Ondoren Altobizkarreko Kantua (www.euskomedia.org):
I. |
Oiu bat aditua izan da |
Eskualdunen mendien artetik, |
Eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik, |
Ideki tu beharriak eta erran du: |
«Nor da hor? Zer nai dautet?» |
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena(k) |
Altxatu da eta karrasiz Altabizkarren inguruak bete ditu. |
II. |
Ibañetan lepoan harraóots |
bat agertzen da, |
Urbiltzen da, arrokak esker eta eskun jatzen dítuelarik; |
Hori da urrundik heldu den armada baten burrunba. |
Mendien kopetetarik guriek errepuesxa eman diote; |
Berek duten seinua adiarazi dute, |
Eta etxeko jaunak bere dardak zorrozten tu. |
III. |
Heldu dira! heldu dira! zer lanzazko sasia! |
Nola zer nahi kolorezko banderak |
heien erdian agertzen diren! |
Zer zimiztak atheratzen diren heien armmetarik! |
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi: |
Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi, |
bederatzi, hamar, hameka, hamabi, hamahirur, |
hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, |
hemezortzi, hemeretzr, hogoi. |
IV. |
Hogoi eta millaka oraino. |
Heien kondatzea denboraren galtzea liteke. |
Urbilt ditzagun gure beso zailak, |
errotik athera ditzagun arroka horriek. |
Botha ditzagun mendiaren patarra behera |
Heien buruen gaineraino; |
Leher ditzagun, herioaz jo ditzagun. |
V. |
Zer nahi zuten gure mendietarik |
Norteko gizon horiek? |
Zertako jin dira gure bakearen nahastera? |
Jaungoikoak mendiak in dituenean, gizonek |
ez pasatzea nahi izan du. |
Bainan arrokak birihilkolika erortzen dira, |
tropak tehertzen dituzte. |
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude. |
Oh! zenbat hezur karraskatuak! zer odolezko itsasoa! |
VI. |
Eskapa! eskapa! indar eta zaldi dituzuenak. |
Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma beltzekin eta hire kapa gorriarekin; |
Hire iloba maitea, Errotan zangarra, hantxet hila dago; |
Bere zangartasuna beretako ez du izan. |
Eta orai, Eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek; |
Jauts ghiten fite, iqor ditzagun gure dardak eskapatzen direnen kontra. |
VII. |
Badoazi! badoazi! non da bada lantzezko sasi [hura? |
Non dira heien erdian ageri ziren zer nai kolorezko bandera hek? |
Ez da geiago zimiztarik ateratzen heien arma odolez betetarik |
Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi: |
Hogoi, hemeretzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, |
hamabortz, hamalaur, hamahirur, hamabi, |
hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, |
bortz, laur, hirur, biga, bat. |
VIII. |
Bat! ez da bihirik agertzen geiago. |
Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahalzira zure xakurrarekin. |
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera. |
Zure darden garbitzera eta altxatzera, |
zure tutekin eta gero heien gainean etzatera eta lo itera. |
Gabaz, arranaak joanen dira aragi puska lehertu horien jatera, |
Eta ezur horiek oro xurituko dira eternitatean. |
Erlijioa Nafarroan
Gehiago irakurri:
«Gartxot»en mitoak: euskara Orreagan
Milaka ikasle “Gartxot” filma ikustera eramaten ari dira
Pingback: NAFARROAKO PARLAMENTUAK SEBASTIAN KARDINALAK HOMOSEXUALTASUNARI BURUZ ESANDAKOA GAITZETSI DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN